Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-05-06 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (33. 2017. Bilbo)
Représentación
2017-05-06 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Irastorza Fadrique, Aitor
Bertsolaris / Auteurs
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Amuriza, Miren
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Iazko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan saio gogoangarrienetakoa bi hauek egin zuten. Orduko hartan, Mirenek Donejakue bidea egitea erabaki zuen bakardadeaz gozatzeko, baina bieira bat baino itsaskorragoa zen Ibonekin egin zuen topo.
Helburua lortu zenuen Ibon, eta ezkondu egin zineten. Haur bat izan zenuten eta gaur zortzi urte ditu haurrak. Berarekin berriro Donejakue bidea egiten ari zarete eta orduko istorioak kontatzen

Description

Air
Naparruatik ardo karraio A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-05-06 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Begira ume garai bateko
pasarte bat otu jate
zure aita ta ni alberge honetan
elkarrizketaren parte.
Itsasi jatan, zelan itsasi
ezin nik aldendu bape!
Berarengatik balitz orain be
lepoan joango litzake.

I. Ajuriagojeaskoa
Zure ondora hurbildu eta
zu beti zinan izutzen
ez dakit zertan joaten zinen
nire ondotik urruntzen.
Nik bieira ta zuk berriz txirla
eta dena aldatu zen
une horretan gu hasi ginen
elkar ondo ezagutzen.

M. Amuriza
Begira, ume jakin hementxe
afaldu ein genduala
ta zure aita mizkin samarra
zan zu oraintxe bezala
ta esan behar deutsut hark txirla jaten
neugaz ikasi ebala
zeozergatik esaten deutsut
danetik jan behar dala.

I. Ajuriagojeaskoa
Hura izan zan bai jatordua
ideala, mundiala!
Pentsatzen nabil nahiko denbora
pasatu egin jakuala.
Seme txikia hartu egizu
hori lekzino bezala
bizitzan zeozer nahi baldin bada
saiatu egin behar dala.

M. Amuriza
Lekzino emoten hasi zara ta
ez daigun segi matrakan
baina begira umea dago
ondino erantzun faltan
ahalegintzea aipatu dozu
ai, zure orduko markan
esplikaiozu zer egin gendun
albergeko literatan.

I. Ajuriagojeaskoa
Aparia han bukatu eta
gorantz joan ginen zuzen
eta literen muellea ere
behetik entzuten zan ozen
hori nagusi kontua da ta
umeen kontua ez zen
haurra hementxe itxi daigun ta
gorantza joan gaitezen.