Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-08-07 Aia Jaialdia
Conducteur/trice
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi oriotar izango zarete, arraunlarien entrenatzaile eta trainerua osatu behar duzuenez, atzeko horiek ekarri ditu Andonik. Dena ona ikusten die honek hautagai horiei. Ikerrek, berriz, dena txarra. Ez ditu beren ontzirako aproposak ikusten.

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
(O. Iguarani buruz)
Hara Oihana neska mardula
baina ez dauka gizenik
lehenago ere egina degu
hainbat azaña zuzenik
nahiz ta ez duen famarik edo
oaindik ez daukan izenik
Amasan ez da pertsonaik jaio
indarrikan ez duenik. (bis)

I. Zubeldia
(O. Iguarani buruz)
Arrrazoi dezu indar haundia
dauke honek beso arten
baina txalupan ezin da jarri
zer ari zera esaten?
Lehorrekoek itsas ginean
ez due ondo ematen
inork sekula ikusi al du
kirkil bat txalupa baten? (bis)

A. Egaña
(S. Lizasori buruz)
Sebastian ere klubera etorri
eta ezin nuen agurtu
tipoak zenbat dohai daduzkan
nahi nizuke gaur laburtu
hori patroitzan jarri ezkero
baietz guztiak egurtu!
Horrek bereak animatze`itu
ta beste danak beldurtu. (bis)

I. Zubeldia
(S. Lizasori buruz)
Ai Sebastian nik ekipotik
egin behar zaitut bota
hau patroi gisa jarri nahi luke
a ze disparate sorta!
Agian leku aproposena
ez da honentzako popa
Lantxa motora emango luke
puntea gora jasota. (bis)

A. Egaña
(M. Lujanbiori buruz)
Hara morena beste zazpi klub
bere atzetik zebiltzan
begira bere kopeta horri
jenioa badu izan
eta besotan indarra dauka
ia indartsuenen gisan
hori guztia aski ez balitz
lehen ziklista ibili zan. (bis)

I. Zubeldia
(M. Lujanbiori buruz)
Garai batean ziklista gendun
pedalei indartsu joaz
baina arraunen ez do balio
nahiz ta ibili gogoaz
pentsa portura sartzen gerala
zelebratzeko asmoaz
txanpaina astintzen hasiko balitz
danok ur azpira goaz. (bis)

A. Egaña
(A. Arzallusi buruz)
Eta laugarren kandiditoaz
zerbait nahi nuke abestu
leheno Hendaian entrenatzen zen
ta han ibiltzen zen estu
baina Orio Orio da ta
behar genuke babestu
tira askorik ez du egingo
baina pisurik’e ez du. (bis)

I. Zubeldia
(A. Arzallusi buruz)
Beti hain plako eta atletiko
beti hain dago gazte ta
nunbait ez zaio behar hainbeste
jaki iristen hesteta.
Txalupa gainen ezin da jarri
halako mutil pusketa:
kaioren batek eramango du
antxoa dala uste ta. (bis)

A. Egaña
(A. M. Peñagarikanori buruz)
Ta Galizian hiru estropa
geronentzako kalteko
burutazio bat badabilkit nik
Peña degula tarteko:
merezimendua asko badauzka
klubekoa izateko
autobusean batek behar du
txorakeiak esateko. (bis)

I. Zubeldia
(A. M. Peñagarikanori buruz)
Autobusean sartu ezkero
ze desgrazia gaurkoa!
Mikrofonoa eskuan hartu
ta han hasten da jokoa
baina hala’re Anjel Mari da
oriotar konpletoa
biak baitauzka mirotzarenak
kolorea ta mokoa. (bis)