Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2017-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Ruben Sanchez
Bertsoa entzun |
2017-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Ruben Sanchez
Nom de la strophe:
Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Otamendi
Bi zentral biki hain zuzen
elkarrizketara goazen. (bis)
Setentayunon sortuak biok
ni leherketaz joan nintzen
zu gutxienez utzi zaituzte
hor pake-pakean hiltzen. (bis)
R. Sanchez
Nahiz eta ez egon gertu
modu berean gu sortu (bis)
pake-pakean hil naizenik’e
esatera ez ausartu
mila grieta banuen eta
azkenean ez naiz lehertu. (bis)
A. Otamendi
Nerea ez zen izan txantxa
baizik leherketa latza (bis)
eta gustora ikusi dut nik
zuk eraman duzun martxa
gutxienean ez duzu sortu
nik sortu nuen triskantza. (bis)
R. Sanchez
Nahiz ta hori ez ukatu
nere martxa zen pekatu. (bis)
Garoña itxi dutela baina
pixka batean pentsatu
toxiko hondakin pila bat dauzkat
ta afera ez da bukatu. (bis)
A. Otamendi
Garbitzen badago lanik
hortan ez da zeresanik (bis)
hondakin pila omen duzu zuk
hondakin pila daukat nik
hemen inortxok ez beza pentsa
betirako joan garenik. (bis)
R. Sanchez
Arazoa ez utzi aparte
hemen ez lasai ta ez bake (bis)
gutxi batzuak itxi ta hala’re
beste batzuk hor jo ta ke
ezin geratu gara gu inor
guzti-guztiak itxi arte. (bis)
A. Otamendi
Denak ixteko zioak
badatoz okasioak (bis)
gure patua izan bezate
hoiek geure desioak
eltze presioak isildu nindun
ta zu herri presioak. (bis)