Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2017-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi
Bertsoa entzun |
2017-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arregi
Egun gaizto batean
faktura hazi zen
ta ordutik atzetik
zara zu ibiltzen
zu argia kentzen ta
ni berriz ipintzen
jada ez naiz lehen bezain
argia sentitzen.
J. Illarregi
Ba hori orain bertan
aldatu dadila!
Desesperatuta ni
bainago mutila.
Nola gastatzen duzun
argi indar pila
egunen zazpi aldiz
kargatuz mobila.
M. Arregi
Gezurrik ez zazula
zuk esan lehenbizi
nik bizi nahiko nuke
azkar eta bixi.
Argiaren kontra zuk
hainbeste iritzi
neurritik kanpo Joanes
ezin dugu bizi.
J. Illarregi
Gure diskusioa
behar dugu buka
zure atzetik ezin
naiz joan helduta
hazi beharko zara
adina duzu ta
zeatik lo egiten duzu
argia piztuta?
M. Arregi
Argitzea delako
nere desioa
filosofia duzu
nere pasioa
batzuen arrazoia
besteen zioa
ta nik etxean nahi dut
ilustrazioa.
J. Illarregi
Zure hitzak ez itzazu
oraintxe apaindu
egin beharrak gaude
gaurko hontan gain gu
nola zuk ezin duzun
argiaren zaindu
hori nahi baduzu zuk
faktura ordaindu.