Bertsos - View details   To know more about this section

2017-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Abra Saria (16. 2017. Getxo)
Performance
2017-02-17 Getxo Sariketa
Conductor
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Authors
Arregi Markuleta, Maider
Illarregi, Joanes
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Pisukideak zarete. Maider kokoteraino zaude: argindarraren prezioa igo denetik, Joanes zure atzetik dabil pizten duzun guztia berehala itzaltzen.

Description

Melody
Igaran egun batez
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arregi
Egun gaizto batean
faktura hazi zen
ta ordutik atzetik
zara zu ibiltzen
zu argia kentzen ta
ni berriz ipintzen
jada ez naiz lehen bezain
argia sentitzen.

J. Illarregi
Ba hori orain bertan
aldatu dadila!
Desesperatuta ni
bainago mutila.
Nola gastatzen duzun
argi indar pila
egunen zazpi aldiz
kargatuz mobila.

M. Arregi
Gezurrik ez zazula
zuk esan lehenbizi
nik bizi nahiko nuke
azkar eta bixi.
Argiaren kontra zuk
hainbeste iritzi
neurritik kanpo Joanes
ezin dugu bizi.

J. Illarregi
Gure diskusioa
behar dugu buka
zure atzetik ezin
naiz joan helduta
hazi beharko zara
adina duzu ta
zeatik lo egiten duzu
argia piztuta?

M. Arregi
Argitzea delako
nere desioa
filosofia duzu
nere pasioa
batzuen arrazoia
besteen zioa
ta nik etxean nahi dut
ilustrazioa.

J. Illarregi
Zure hitzak ez itzazu
oraintxe apaindu
egin beharrak gaude
gaurko hontan gain gu
nola zuk ezin duzun
argiaren zaindu
hori nahi baduzu zuk
faktura ordaindu.