Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Elortza:
Postu ona lortzeko
egon zinen ernai,
antza lanean duzu
behar beste dohai.
Zuk egun osoan lan,
ni berriz zure zai;
orain nire ondora
zatoz lasai-lasai,
nik maitasuna behar dut
eta zuk ere bai.
Mendiluze:
Maitasunaren hortan
ez dezu okerrik,
eskeini ta ez zaizu
faltako eskerrik.
Lanetik itzuli naiz
nekatu samarrik;
postu ona daukat bai,
eta ez alperrik,
baina ez dit ematen
soldata bakarrik.
I. Elortza:
Soldata eman ta lanak
emateagatik
orain triste jartzea
esan zeuk zergatik.
Etxean lasai-lasai
gaude gu haatik,
eta lan arazoak
kendu buru hortatik,
zure estresa nola
gainditu badakit.
Mendiluze:
Nere lanaren karga
zail da eramaten,
nola neure postuan
lan asko daukaten.
Baina geure lotura
ere ezin eten;
emateko dezuna
hasi ba ematen,
ta barka ez badizut
nik ezer esaten.
I. Elortza:
Beti buruhaustea
eta beti presa,
zure bizimoduan
gainditu estresa.
Baina bilatzen duzu
zuk nire babesa;
arren ez zaitezela
horrenbeste kexa;
nik dudan lana ere
ez da hain erreza.
Mendiluze:
Lanean beti sobra
buruhauste batzuk
eta hoiek gainera
botatzen dizkizut.
Lana sobra dezula
esan didazu zuk,
hala ere aurrera
egin dezagun guk;
ez du ematen baina
asko maite zaitut.