Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete, zu, Igor, emaztea, eta Aitor senarra. Aitor oso okupatuta bizi da nonbait: goizean bilera, eguerdian bestea, arratsaldean bi... Iluntzean etxera etorri denean, zuk, Igor, eguneko bilerarik garrantzitsuena antolatu diozu, bion artekoa. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Igor hasita.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Postu ona lortzeko
egon zinen ernai,
antza lanean duzu
behar beste dohai.
Zuk egun osoan lan,
ni berriz zure zai;
orain nire ondora
zatoz lasai-lasai,
nik maitasuna behar dut
eta zuk ere bai.

Mendiluze:
Maitasunaren hortan
ez dezu okerrik,
eskeini ta ez zaizu
faltako eskerrik.
Lanetik itzuli naiz
nekatu samarrik;
postu ona daukat bai,
eta ez alperrik,
baina ez dit ematen
soldata bakarrik.

I. Elortza:
Soldata eman ta lanak
emateagatik
orain triste jartzea
esan zeuk zergatik.
Etxean lasai-lasai
gaude gu haatik,
eta lan arazoak
kendu buru hortatik,
zure estresa nola
gainditu badakit.

Mendiluze:
Nere lanaren karga
zail da eramaten,
nola neure postuan
lan asko daukaten.
Baina geure lotura
ere ezin eten;
emateko dezuna
hasi ba ematen,
ta barka ez badizut
nik ezer esaten.

I. Elortza:
Beti buruhaustea
eta beti presa,
zure bizimoduan
gainditu estresa.
Baina bilatzen duzu
zuk nire babesa;
arren ez zaitezela
horrenbeste kexa;
nik dudan lana ere
ez da hain erreza.

Mendiluze:
Lanean beti sobra
buruhauste batzuk
eta hoiek gainera
botatzen dizkizut.
Lana sobra dezula
esan didazu zuk,
hala ere aurrera
egin dezagun guk;
ez du ematen baina
asko maite zaitut.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra