Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Représentación
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Berrogei urte jiratuta dituzue biok, Jon eta Aitor. Hogei urte zenituztenean, herriaren alde ari zinetelakoan, saltsa guztietako perrexila zineten. Gaur, Jonek, ibilera hauek utzita dauzka albora. Aitorrek lehengoan jarraitzen du. Hiruna bertso, seiko motzean, Jon hasita.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Honuntza eta harantza,
gogorra izan det martxa,
bihotz erdian iltzatu zaizkit
hamaika arantza!
Orain utzi det balantza,
lehenago neraman saltsa;
Euskal Herriko gazteriarengan
daukat esperantza. (bis)

Mendiluze:
Gaztedia inguratu,
jarraipenera ausartu,
baina zuk uzten dezun bidean
ez itzazu sartu.
Nahiz urteek zama hartu,
ezin gintezke geratu;
nik lehengo amets berberak ditut,
ez ditut aldatu. (bis)

Maia:
Beti lehengo ametsetan,
ta beti lehengo penetan;
ni ere hortan nago oraindik,
jarraitzen dut bertan.
Baina esanik benetan,
bizi ditugun unetan,
odol berria behar da gure
herriko zainetan. (bis)

Mendiluze:
Geure zainetan barrena
odola badatorrena
nabarmena da, baina lehengoaz
pentsatu aurrena.
Nahiz ta izan gazteena
borrokatzeko kemena,
norbait behar du norabidea
jarriko duena. (bis)

Maia:
Beraz nahiko borondate
izatea ez da kalte,
nik ere gogor eutsi det beti
gelditu bitarte.
Orain berriz ere gazte,
hautsi lotura ta kate,
nere laguntza behar denean
hor izango naute. (bis)

Mendiluze:
Ez zera betiko gorde,
oraindik gertuan zaude,
borrokatzeko ta laguntzeko
edozeinen pare;
zera jakintzaren jabe,
zeure laguntza, halare,
zerorrek eman behar zenduke
geuk eskatu gabe. (bis)