Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia:
Honuntza eta harantza,
gogorra izan det martxa,
bihotz erdian iltzatu zaizkit
hamaika arantza!
Orain utzi det balantza,
lehenago neraman saltsa;
Euskal Herriko gazteriarengan
daukat esperantza. (bis)
Mendiluze:
Gaztedia inguratu,
jarraipenera ausartu,
baina zuk uzten dezun bidean
ez itzazu sartu.
Nahiz urteek zama hartu,
ezin gintezke geratu;
nik lehengo amets berberak ditut,
ez ditut aldatu. (bis)
Maia:
Beti lehengo ametsetan,
ta beti lehengo penetan;
ni ere hortan nago oraindik,
jarraitzen dut bertan.
Baina esanik benetan,
bizi ditugun unetan,
odol berria behar da gure
herriko zainetan. (bis)
Mendiluze:
Geure zainetan barrena
odola badatorrena
nabarmena da, baina lehengoaz
pentsatu aurrena.
Nahiz ta izan gazteena
borrokatzeko kemena,
norbait behar du norabidea
jarriko duena. (bis)
Maia:
Beraz nahiko borondate
izatea ez da kalte,
nik ere gogor eutsi det beti
gelditu bitarte.
Orain berriz ere gazte,
hautsi lotura ta kate,
nere laguntza behar denean
hor izango naute. (bis)
Mendiluze:
Ez zera betiko gorde,
oraindik gertuan zaude,
borrokatzeko ta laguntzeko
edozeinen pare;
zera jakintzaren jabe,
zeure laguntza, halare,
zerorrek eman behar zenduke
geuk eskatu gabe. (bis)