Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-02-24 Azpeitia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-02-24 Azpeitia
Gai-emailea
Uranga, Jokin
Bertsolaris / Auteurs
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zure lagun taldean bada bat beti bakarrik dagoena; nahiko baztertuta dago. Gaur larunbat gaua, berarekin irtetea erabaki duzu.

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-02-24 Azpeitia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gantzez beteta goraino daude
zure sabel eta lepo;
granoz josita aurpegia ta
hain lodi bi betaurreko.
Baina gogorik ez det gaurkoan
bakar-bakarrik uzteko.
Erabakia hartu det gauez
zure moralai eusteko;
zuk ere zerbait eukiko dezu
besteoi erakusteko. (bis)

Sarri saiatu izandu zera
lagun diferenteekin
baina guztiek alde egiteai
azkar ohi diote ekin.
Gaur elkartu naiz zurekin eta
geratu zaitez nerekin;
ta beste inork'e nahi ez badu
zugatik ezer'e jakin
biok bakarrik egongo gera
baina biok elkarrekin. (bis)

Bazter batean beti bakarrik
hau da zure panorama
ta gaur batera larunbatean
bagoaz tabernan barna;
gaur burutikan kendu didazu
lehen jartzen zizuten fama
ta ikusten det denok degula
barrenean gure xarma;
atera zazu zurea eta
goazen beste denengana. (bis)