Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2006-02-24 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
Bertsoa entzun |
2006-02-24 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gantzez beteta goraino daude
zure sabel eta lepo;
granoz josita aurpegia ta
hain lodi bi betaurreko.
Baina gogorik ez det gaurkoan
bakar-bakarrik uzteko.
Erabakia hartu det gauez
zure moralai eusteko;
zuk ere zerbait eukiko dezu
besteoi erakusteko. (bis)
Sarri saiatu izandu zera
lagun diferenteekin
baina guztiek alde egiteai
azkar ohi diote ekin.
Gaur elkartu naiz zurekin eta
geratu zaitez nerekin;
ta beste inork'e nahi ez badu
zugatik ezer'e jakin
biok bakarrik egongo gera
baina biok elkarrekin. (bis)
Bazter batean beti bakarrik
hau da zure panorama
ta gaur batera larunbatean
bagoaz tabernan barna;
gaur burutikan kendu didazu
lehen jartzen zizuten fama
ta ikusten det denok degula
barrenean gure xarma;
atera zazu zurea eta
goazen beste denengana. (bis)