Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2006-10-07 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2006-10-07 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Irazu: Abendua aspaldi
utzia atzera;
geroztikan denborak
jo digu luzera
eta elkartu geran
lehena hauxe da;
jardunaz puntueri
eantzuteko era
gaur ere nere aurretik
geldituko zera.
A. Goikoetxea: Denak ez gera abil
ta ez gera iaio;
nereari eustea
une hontan nahio.
Jexux Mai jendeari
gustatuko zaio;
horregatik zabiltza
beti saioz saio
baina denak ez ginen
sinpatiko jaio.
J.M. Irazu: Denok ez degu sortzen
sinpati berbera
ta hori ez da ikasten
ez Arkaitz ez keba;
Oiartzundikan joan
Naparru aldera;
orain berriro ere
badezu aukera...
Zer jun zera Silveirai
gerra ematera?
A. Goikoetxea: Hori're aditu dut
tartean-tartean;
Jexux Mari zabiltza
beti atakean.
Ni Nafarro aldera
aurten joatean
txapelketa ez daukat
nik bete-betean
eta Silveirarekin
hobe da bakean.
J.M. Irazu: Ordun pakean utzi
beharko degula
lehengo eztabaidara
zuzendu brujula;
Arkaitzen maila ona
ezin disimula;
nahiz ta Karlosek esan
saio gutxi dula
egia al da batzuk
utzi dituzula?
A. Goikoetxea: Nere buruan ez dut
zuk adina fede
hemen konpetentzia
bihurtzen da lege;
bertsolari haundiak
ditut parez pare
urtea pasatuta
saiorikan gabe
librea izango da
beldurtzea ere.