Bertsos - View details   To know more about this section

2006-10-07 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-10-07 Errenteria Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Azken Txapelketa Nagusian Arkaitz Irazu baino lehenago geratu zen, baina Irazuk dagoeneko egin ditu 50 saio eta Arkaitzek hau du lehenengoa. Gaur ikusi duzue hemen elkar.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-10-07 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu: Abendua aspaldi
utzia atzera;
geroztikan denborak
jo digu luzera
eta elkartu geran
lehena hauxe da;
jardunaz puntueri
eantzuteko era
gaur ere nere aurretik
geldituko zera.

A. Goikoetxea: Denak ez gera abil
ta ez gera iaio;
nereari eustea
une hontan nahio.
Jexux Mai jendeari
gustatuko zaio;
horregatik zabiltza
beti saioz saio
baina denak ez ginen
sinpatiko jaio.

J.M. Irazu: Denok ez degu sortzen
sinpati berbera
ta hori ez da ikasten
ez Arkaitz ez keba;
Oiartzundikan joan
Naparru aldera;
orain berriro ere
badezu aukera...
Zer jun zera Silveirai
gerra ematera?

A. Goikoetxea: Hori're aditu dut
tartean-tartean;
Jexux Mari zabiltza
beti atakean.
Ni Nafarro aldera
aurten joatean
txapelketa ez daukat
nik bete-betean
eta Silveirarekin
hobe da bakean.

J.M. Irazu: Ordun pakean utzi
beharko degula
lehengo eztabaidara
zuzendu brujula;
Arkaitzen maila ona
ezin disimula;
nahiz ta Karlosek esan
saio gutxi dula
egia al da batzuk
utzi dituzula?

A. Goikoetxea: Nere buruan ez dut
zuk adina fede
hemen konpetentzia
bihurtzen da lege;
bertsolari haundiak
ditut parez pare
urtea pasatuta
saiorikan gabe
librea izango da
beldurtzea ere.