Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-09-15 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-09-15 Lazkao Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hauek gaur ere elkarrekin ibili dira, baina konturatu dira bata besteari begira zahartzen ari direla.

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-09-15 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Hara Andoni adina omen
baten sasoiaren etsai;
orain ez gera lehen bezela
edozer egiteko gai.
Nahiz ta goizero egunsentia
hortxe egoten zaizun zai
lehen lo hartzea zaila ohi zendun
orain esnatzea ere bai.

A. Egaña: Lehen zu edonoiz moldatzen zinan
parranda bat botatzera;
ostiralean sekulakoa
larunbatean atzera.
Baina gaur egun hasia zaude
monjatxo baten antzera:
etxetik bertso saiora eta
bertso saiotik etxera.

S. Lizaso: Esan daiteke errespetoa
daukadala indarrean.
Zerorri ere aldatu zera
lagun halabeharrean;
lehengo batean nere gorputza
han jarri zen dardarrean
nere laguna ikusi bainun
eleiza baten aurrean.

A. Egaña: Baina ez pentsa oraindik ere
Egañak badu indarrik.
Begiratuta azkenaldian
zaude flakatu samarrik;
dietaren bat egin dezula
ez dago esan beharrik;
leheno Lizaso osoa zinen
orain erdia bakarrik.

S. Lizaso: Inoiz mendira joan nahi baitut
zu zera lagun ta maisu
baina zuri're pausoa pixkat
makaltzen ere ai zaizu;
zerbait raroa pasatzen zaizu
eta aitortu ezazu;
lehen hiru urte zaharrago nintzan
ia harrapatu nauzu.

A. Egaña: Leheno txanpaina edaten zenun
orain gehienetan ura;
ia bukatu ote dituzu
lehengo mila abentura?
Gogora dator Lazkao-Txikin
ispiluan bertso hura:
azal ximurtzen hasia zaude
Joxemielen modura.

S. Lizaso: Azalarena ispilu horrek
baleza adierazi...
Egia bada hori ukatzen
hemen zertarako hasi?
Zahartu gera aldatu gera
ez digu egiten grazi;
gu ez gerade bat'e formaldu
disimulatzen ikasi.

A. Egaña: Berrogeita hamar urte gertuan
izango'ituzu guztira;
pare bateko akatsa nuen
ta ez da haundia tira.
Lasai Sebastian guk elkarrekin
eingo degu hainbat jira;
zatoz nerekin aiton-amonak
zaindu egin behar dira.