Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-02-17 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-02-17 Legazpi Lagun-artekoa
Gai-emailea
Iriondo, Asier
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-02-17 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga: Bueno jan dugu gure postrea
ta entrecot kixkalia;
amaitu zaigu elkarrizketa
ta egonaldi estalia.
Jakin gabe ezin baikenuen
segi gure ibilia;
ia zer moduz dagoen gure
Legazpiko familia.

M. Lujanbio: Ai Legazpiko famili hori
litekeen dotoreena
baldin begira jarri ezkero
bi mahai hauetan barrena.
Zenbat urte da dexente bada
hona etortzen garena?
Urteak pasa dirala baino
berdin samar dago dena.

U. Iturriaga: Hemen ez da gehiegi aldatzen
bakoitzak daukan papela:
ez Bittorren berriketa ta ez
ta Juan Karlosen txapela;
berriro ere kantatzen dugu
guk hemen zutik gaudela...
erregearen aurrean inoiz
edo Legazpin bestela.

M. Lujanbio: Urtero-urtero fidel gatoz ta
falloik in gabe sekula;
horren poz haundia ematen dula
ezin degu disimula.
Elizan gisan honek hartu du
errespeto bat mardula;
nik pentsatzen det bakoitzak bere
aulkia izango dula.

U. Iturriaga: Tokia bera jentea bera
tradizioa da lege
iraganaren pisuak nola
baduen nahiko botere;
ez aldatzea ez dago gaizki
batzutan horren xelebre...
ez aldatzearren ez dute aldatu
ezta gaurko kartela ere!

M. Lujanbio: Kartela ere betiko bera
ipini digute hara!
Ta urteekin kolorea're
ajatua dauka jada;
hirugarrena da gatozena
hirugarrena marka da!
Ta historian ze kontatua
nahiko bakerada bada.

U. Iturriaga: Hiru hamarkada hemen badela
horrenbeste adiskide;
hiru hamarkada gu gabiltzala
gure bertso kantuz libre;
hiru hamarkada gure etxea
bihurtu dela Lau Bide;
gu hemen gaude eta zuloan
Basarri ta Uztapide.

M. Lujanbio: Horiek biak hil al ziran ba?
Ez naiz enteratu aizu!
Baina esaten baldin badezu
segika joango natzaizu;
hiru hamarkada hona etortzen
eta etortzen darraizu;
aurrena etorri zinanetikan
kaskoa urdindu zaizu.

U. Iturriaga: Hori esaten dit Maialenek
hori esaten dit amak;
akabo nire garai bateko
bertsolari gazte famak!
Azken batean nire kaskoa
beti neurekin daramat;
ideia jenial bakoitzagatik
ateratzen zait kana bat.

M. Lujanbio: Hortaz zuritzen baldin bazaizu
negozio ona da hori;
beraz burmuinak bete dituzu
ta idea onez lodi
baina aurrera pasako dira
gero urte bat edo bi
ta baietz gero ideakiko
ile bat behera erori!

U. Iturriaga: Aizu Maialen badakit jada
umegorri ez naizena
kartel askotan pasatuxea
dagola nire izena
baina horregatik ez dut egiten
bertso bidea problema.
Aizu Maialen galderatxo bat:
nola zara hain morena?

M. Lujanbio: Zergatik naizen horren morena?
Esango dizut: badakit;
hortan eragin izaten dute
buru barruko burmuin bik;
nere idea onak pentsatzen
buruak sua hartzen dit
ta horregatik gero ileak
erreta irteten zaizkit.

U. Iturriaga: Horrelakorik sekula ez nuen
ETBn ere aditu
nahiz ta Elhuyarren programa horrek
bere ehungarrena kunplitu.
Maialenek esan duen hori
ondo behar da aditu;
ez da bakarrik azkarra dela
gainera bi burmuin ditu.

M. Lujanbio: Neronek ere bi burmuin ditut
humano denen antzera
ta zuk ere bai baino motza izan
ta konturatu ez zera;
bertsolarien dohaia zer dan
heldu gera azaltzera;
Hitzetik Hortzera're laister da
Burmuinetik Adatsera.

U. Iturriaga: Ai neska honen bertsoa entzuten
ez naiz sekula nekatzen!
Sasoi batean igual Txirrita
maila altukoa izan zen
baina bi burmuin ditun neska bat
gaur ta hemen inprobisatzen...
nik ere bi buru dauzkat baina
behekoak ez du pentsatzen.

M. Lujanbio: Bi burmuin ditu batek bakarrik
eiten dio berriketa;
bi buru ditu ta ez bi burmuin
okertu egin naiz eta.
Zu're beltz zaude nere ileak lez
jarri ezkero arreta;
kontua atera behar al degu
zuk zer daukazun erreta?

U. Iturriaga: Erretzea gauza normala da
bizi baldin bada bero;
nire gorputza beltza dago ta
horrela bada hala bego!
Bi buru ditut baina alperrak
direnik ez esan gero!
Ni baino leheno jeikitzen baita
egunero-egunero.

M. Lujanbio: Zein dan azkarra zein dan motela
hain argi ez da geratu
eta mesedez teoria bat
zehatzagoa eratu;
zure aurretik jeikitzen dala
hortaz gera enteratu
baino pena da gero gauero
berriz zukin oheratu.

U. Iturriaga: Gauza ederra da Maialen zure
alboan gaur ikastea
sarri tokatzen baitzaigu guri
ikasi eta ahaztea;
nik ez dakit nola esplikatu
ez dut teori askea;
azaldu'idazu batak zergatik
anulatzen dun bestea.

M. Lujanbio: Berak ez daki ta nik azaldu
gauz hori normala al zen?
Saiatuko naiz baldin bazabiltz
pixkat adimena galtzen:
batak zergatik ez dun bestea
anulatzen ta itzaltzen?
Bada beste horrek ez dulako
bata hori anulatzen.

U. Iturriaga: Barkatu baina niretzat ziren
igual kontzeptu gehiegi;
hilda dago ta ezingo diot
deitu igual Einsteineri.
Baina aurreko bertsoan bota
ditut nitaz hainbat egi
ta jakin nahi dut ia berdintsu
pasatzen zaizuen zueri.

M. Lujanbio: Matematika edo fisika
esan dedana hori da
baina ondotik galdera are
konplikatugoa tira;
guk zer daukagun esplikatzea
oso zaila da begira:
nola esan? Hori entenditzeko
hiru burmuin behar dira.

U. Iturriaga: Ta gu sinpleak ta entenditzeko
hiru burmuin behar dira;
zeuk esan duzu eta jarriko
nintzaizuke ni begira;
e berdin m zati c horra
Einsteinena argi da
baina azaldu zaidazu Maialen
ia c hori ze osti da?

M. Lujanbio: Gorputzai buruz ari bazinan
hortaz bazan enbidoa;
garbi ta argi esplikatuaz
erantzuna hor dijoa:
mc ber bi berdin auskalo
ez det ulertu tiroa;
azken finean galdera hori
beti da erlatiboa.

U. Iturriaga: Nik alde batetik tak egin dut
eta honek bestetik tik;
orain bere erantzunan kontra
reakzionatzea dagokit;
eta mc eta hainbeste letra
barrutik eta kanpotik...
Alfabetoa jakin badakit
ta hori halere ez dakit.

M. Lujanbio: Guk ere ez degu alfabeto asko
eta egon zaite lasai;
matematikak gurekin eta
guk berarekin degu jai;
gero fisika ta gero Einstein
aipatu dizkiguzu ai!
Nik mc hori zer dan ez dakit
MCC akaso bai.