Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-05-07 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Demagun zeure buruaren disekzioa egin duzula. Mahai batean dituzu zure mihia, zure garuna, zure begiak, zure burmuinak eta zure bihotza.

Description

Air
Agur sagar beltzeran
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: hamarreko handia
Doinua: Hil da Canovas, fuera Canovas

Nere organo hauen aurrean
bat aukeratu beharko.
Zuek bezela nik pentsatu det
ez daudela horren bapo;
bihotza hartu aurrean eta
pentsatu det kanporako:
"Bale ondo da badabil baina
ez da ona neuretzako
sentitu nahiko nukeenarentzat
txikiegia delako". (bis)

Beste bat kendu beharko eta
aukeran zenbat ahalegin...
Aukeratu nahi ta aukeratu
beharko bi begi urdin;
egia da bai serbitu naute
beti egoki beti fin
baina malkorik ez dute eta
nahiz eta izan nahiko min
malko gabeko begi hoiekin
ezin da farrerik egin. (bis)

Hain serioa zergatik izan?
Zertan hainbeste aitzaki?
Erdi bromatan baina mingaina
kentzea det erabaki;
neri begira egon direnek
esan izan dute beti
bertsotan bertan hasiagatik
joaten naizela urruti;
beraz mingainak fallo bat badu:
geldi egoten ez daki.


Neurria: hamarreko txikia
Doinua: Agur sagar beltzeran

Nere bost organoak
eskuen titere
aukeratu beharko
zein dedan mesede;
baina zenbat beldur ta
zenbat kezka lege...
Garuna zertan kendu
dudan alafede!
Honek ez du balio
aukerako ere!


Neurria: hamarreko handia
Doinua: Mundu honetan halako gauzak

Doinuak eta hitzak lotzeko
beti arnasari tira;
behar zena ta behar zenean
eduki banu sikira!
Baina birika lehor hauekin
iritsi naiz urrutira
eta bat gorde behar baldin badet
neretzat ere hori da
azken arnasa eman dezadan
itsasoari begira.