Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-09-02 Hondarribia Berezia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Maia, Jon
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Laurok irteeran zaudete, estatxari fuerte helduta Aurrean duzue helburua. Imajinatu Euskal Herria zaretela. Helburu hori iristeko, entrenamendu asko egin behar da aldez aurretik. Gure herriak nahikoa gai ba ote du helburu hori lortzeko?

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Gure herria nahiz ez den izan
batasunaren barruti
gauza batzutan nahiz ez dun izan
ez beldur ta ez erruki
nahiz helburuak eta helmuga
geratzen diren urruti
aspalditikan hilda zegoen
gairik ez balu eduki. (bis)

J.M. Irazu: Baina samurra ez zela izango
denak zeuden antzemanda;
pixkana gauzak bere onera
azken boladan bistan da.
Heldu estatxai aurrera beira
geure helburuei demanda
baino helburua lortu al leike
lau kaletatik joanda? (bis)

A. Egaña: Traineru hontan zer gertatzen den
ezin liteke sinetsi:
patroiak sarri esaten digu
"Hautsi mutilak hor hautsi!";
hala're askok egiten dute
daukaguntxoari eutsi...
Hemen serie gehiegi dago
ta serio oso gutxi. (bis)

J. Maia: Ta badakigu traineru artean
beti dagoela gerra;
utzi dezagun fibra kontua
ta utzi poliesterra;
hartu dezagun txalupatxo bat
egurrezkoa ederra...
polikiago joango da baina
hartuko du lur bazterra. (bis)

S. Colina: Gure egurrezko txalupa hontan
bada nahikoa jardute;
lau kaletatik ezer lortzerik
nahiz nik'e ez dudan uste
gu entrenatzen gabiltza beti
aroz aro urtez urte
ta azkenean bandera beti
besteek jasotzen dute. (bis)

J.M. Irazu: Baina bandera irabazteko
asmotan hainbeste urte...
hasera eta azken ziaboga
nik behintzat hala nahi nuke;
honek Kontxakin badauka antza
ez zazutela ez uste:
geurean ere epaile batzuk
izorratu nahi gaituzte. (bis)

A. Egaña: Nahiz eta ados jarri behar degun
bateko eta besteko
demokrazia aski degunik
ez dezute ba usteko?
Kantabriako presidentea
nik esana berresteko
egosialdi bat falta zaiona
normalera iristeko. (bis)

J. Maia: Kanpo aldetik iristen dira
hamaika probokazio
baina errua beti h aizeai
jartzeak ez du balio.
Guk arraunean egiten degu
ez dakit zenbat sesio;
zoritxarrean denok ez dugu
bandera bera desio. (bis)