Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-08-16 Goizueta Jaialdia
Gai-emailea
Oiartzabal, Joxe Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Azkenaldian, Nafarroako zenbait herritan gorabehera handiak sortu dira ikurrina dela eta. Herri batzuetako udaletan jar daiteke, beste batzuetan ez. Zuek zer iritzi duzue?

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Aspaldi hontan gertatzen dena
hau da hau negargurea!
Ikurrina da asko kostata
hazitako landarea;
nola demontre onartuko da
aurka dagoen legea?
Gizabidea baldin badugu
beti bakoitzai berea
guk ez baitegu hura gorroto
guk maite degu gurea. (bis)

M. Lujanbio:
Ikurrina da azala baina
zerbait badauka atzea:
Euskal Herrian nortasuna ta
berrien euskalduntzea;
barka akaso diskurtso ofizial
betikotik aldentzea
baina aukeran jarriko balitz
bat edo beste kentzea
firmauko nuke sinbolorik ez
ta edukia mantentzea. (bis)

A. Arzallus:
Ikurrina da bateko eta
bandera degu bestea;
garai batean derrigorrean
sartu zen trapu tristea.
Ez al da pena udaletxeak
hortaraino biluztea?
Ez det eskatzen nahi ez duenak
gurea erakustea
baina legeak beharko luke
jarri nahi dunai uztea. (bis)

J.M. Irazu:
Euskal Herriak berez Nafarrun
izan omen zun sorrera
ta orain batzuk ausartu dira
elkarren kontra jartzera;
kostata baina zuek ikurrina
udaletxetik atera
nahiz elkartera begiratuta
eman lezakeen bestera
ikurrina ta umore ona
beti ez dihoaz batera. (bis)