Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-09-13 Bermeo Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Hitza egunkaria Gabon aurretik Bermeo eta Gernika inguruan zabaltzekoa da.

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entités
Hitza

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azti ibili! Hitza badator
hori omen da egia
ta Bermeoko berri idazteko
prest dago kazetaria.
Eguneroko prentsak honera
azaldu du aurpegia
baina bakarrik ibiltzeko da
Hitza gauz txikiegia;
zuek erantsi lehenik eskua
eta ondoren begia. (bis)

Udaletxean multa jartzea
bihurtu omen da lege;
eraikin zahar bat egin dutela
kai ertzean xehe-xehe;
Urdaibai ongi ibili dela
guztiontzako mesede.
Notizia euskaraz irakurtzea
zein ederra alafede!
Eta tarteka eman ditzala
notizi on batzuk ere! (bis)

Tolosaldean bakar-bakarrik
hasi omen zen bere kasa;
gero Oarson, Lea-Artibain
egin omen du solasa;
ta orain berriz Bermeo aldean
hartu behar du arnasa.
Baina norbere mende izatea
hitza ez al da eskasa?
Har ezazue zuekin eta
beste herrietara pasa! (bis)