Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2005-05-14 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2005-05-14 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze:
Txapelketa batekin
zenbat konpromezu!
Plazaz plaza segika
hasita zaude zu;
agian hola zerbait
ikas dezakezu
baina arreta notei
jartzen badiezu
bidaia alperrikan
egin behar dezu.
E. Goikoetxea:
Etxetik irtetzen naiz
pozik eta gogoz
zu entzuteak soilik
sortu izan dit poz.
Zorte txarra izan nuen
egia da, ados;
gaur zure atzetik nabil
hanka hankari joz
gero zure aurretik
gelditzeko asmoz.
A. Mendiluze:
Bale, bale ona zen
zure erantzuna;
a ze intentzioa
azaldu zaizuna!
Horrenbeste plazata`
liburuaz juna
horrenbeste plazata`...
esazu laguna
zer den neri entzunda
ikasi dezuna?
E. Goikoetxea:
Bertsoekin badezu
zuk hartu-emana;
oso gustoko dezu
bakarkako lana;
ofizioka ere
arrazoi andana
baina akatsak ere
datoz neregana
zer ez den ein behar da
ikasten dedana.
A. Mendiluze:
Lehen ere hori askok
esaten didate;
zeuk kaso egitea
zeuretzako kalte;
zer ez den egin behar
nabarmena ote?
Jakiteak ez dizu
balioko bat'e
zer egin behar dezun
konturatu arte.
E. Goikoetxea:
Orain dela lau urte
joan nintzen etxera
baina ez det egingo
nik akats berbera
ta zuri jarraitzea
askozaz hobe da;
kantatzen baldin badet
zerorren antzera
finaletikan kanpo
geldituko zera.
A. Mendiluze:
Kanpora edo barru
zertan hainbeste min
bertsotan egin behar
bada berdin-berdin?
Zuk egiten badezu
hainbeste ahalegin
bertsoa edozeinen
gustokoa dedin
zeure bertso bakoitza
zeuretzako egin.
E. Goikoetxea:
Zu umil-umil zabiltz
ni kukurrukuka;
koaderno batean
hainbeste gomuta...
aurtengo txapelketan
nolako burruka!
Eta zerbait lortu det
ezingo da uka:
gutxinez plaza asko
egiten ditut-ta.