Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2005-06-29 Lasarte-Oria [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2005-06-29 Lasarte-Oria [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
P. Etxeberria:
Beti bezela lanean hasi
galdu ez dadin konpasa
eta gainera erantzuteko
beti izaten du presa
baina gaur ere eragozpenak
hau da mundu aldrebesa!
San Pedro jaiak pasa dira bai
baina honi ez zaio pasa.
J.M. Irazu:
Zuk jakin zazu San Pedro jaiak
behin ditugula urtean
eta etxera bueltatzea ahaztu
behin tabernara jutean;
etzanda hemen ez nago ederki
barrenak ardo betean
kanporako ez det balio eta
sartu nazazu lurpean.
P. Etxeberria:
Lehenago ere makina bat lan
horrela badet egina
eta astea gaur ere hasi det
lehen askotako berdina.
Nahiago nuke lore artetik
orain altxatu bazina!
Txukuna jarri didazu behintzat
hemengo gure jardina!
J.M. Irazu:
Aizazu Patxi lehenago ere
ez zegon oso polita
aspaldi samar paraje hontatik
zu ez zera ibili-ta;
larri nagonez etzanda jarri
ta zutik ezin jarrita...
ia pixka bat hobetzen naizen
puntak moztuta utzita!
P. Etxeberria:
Alkarren ondon jarrita dauzka
burua ta ipurdia
hor zihoala zilipurdika
nunbait hala eroria.
Neri ere gustau izan zait aizu
ardoa ta edaria;
hasten danean jakin behar da
nola kargatu gurdia.
J.M. Irazu:
Bai etxetikan atera nintzan
karga haunditxuan bila;
denborarekin konturatu naiz
dedala gorputz debila.
Goraize eta mangerarekin
gaur jardinero mutila
hortikan urik ez bedi atera
ardoa izan dedila!