Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-emailea
Suberbiola, Pablo
Bertsolaris / Autores
Etxeberria, Patxi
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Patxi, lorazaina zara Lasarteko Udaletxean. Festak bukatu berri dira, eta jardinak txukuntzen ari zarela, Irazu ikusi duzu bertan lo, oraindik blusa soinean.

Descripción

Melodia
Bertso polit bat kantatuko det A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Etxeberria:
Beti bezela lanean hasi
galdu ez dadin konpasa
eta gainera erantzuteko
beti izaten du presa
baina gaur ere eragozpenak
hau da mundu aldrebesa!
San Pedro jaiak pasa dira bai
baina honi ez zaio pasa.

J.M. Irazu:
Zuk jakin zazu San Pedro jaiak
behin ditugula urtean
eta etxera bueltatzea ahaztu
behin tabernara jutean;
etzanda hemen ez nago ederki
barrenak ardo betean
kanporako ez det balio eta
sartu nazazu lurpean.

P. Etxeberria:
Lehenago ere makina bat lan
horrela badet egina
eta astea gaur ere hasi det
lehen askotako berdina.
Nahiago nuke lore artetik
orain altxatu bazina!
Txukuna jarri didazu behintzat
hemengo gure jardina!

J.M. Irazu:
Aizazu Patxi lehenago ere
ez zegon oso polita
aspaldi samar paraje hontatik
zu ez zera ibili-ta;
larri nagonez etzanda jarri
ta zutik ezin jarrita...
ia pixka bat hobetzen naizen
puntak moztuta utzita!

P. Etxeberria:
Alkarren ondon jarrita dauzka
burua ta ipurdia
hor zihoala zilipurdika
nunbait hala eroria.
Neri ere gustau izan zait aizu
ardoa ta edaria;
hasten danean jakin behar da
nola kargatu gurdia.

J.M. Irazu:
Bai etxetikan atera nintzan
karga haunditxuan bila;
denborarekin konturatu naiz
dedala gorputz debila.
Goraize eta mangerarekin
gaur jardinero mutila
hortikan urik ez bedi atera
ardoa izan dedila!