Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (37. 2005. Donostia)
Représentación
2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Sorozabal, Jokin
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sorozabal:
Entzun dezute Amurizaren
historiaren nibela
hoita bost urte txapeldun dala
garbi geldituz horrela.
Bakarren batzui ahaztu egin zaie
beste batzuk bazirela;
garaitsu hartan jantzi zun honek
Gabiriako txapela. (bis)

Loidisaletxe:
Egia da bai ez nuke nahi nik
horretan inor engaina
gainera ez det ezkutatzeko
han egindako azaina.
Amurizaren txapelan alden
gradu txikia zun baina
neretzat harek balio zuen
Amurizarenak aina. (bis)

J. Sorozabal:
Gazte denboran izaten da bai
oroitzapen gozo pranko
zure aurpegian izango ziren
hainbat irri eta malko.
Kategoria txikia zan bai
hori aitortu beharko
txapelik ere ez zuen izan
dirurik ez zegolako. (bis)

Loidisaletxe:
Baina merituik ezingo zaio
horri kendu gaur hala're
beste gauzataz pentsatzen ez naiz
sekula egon batere;
jarri ditzagun bi garaipenak
ahal balitza parez pare
Baldan Xabier onena zan ta
baita Gabirin ni ere. (bis)

J. Sorozabal:
Ta ahal zuena egingo zuen
honek hara juatian
juerga ederra gero ondoren
egunaren aitzakian.
Biek daukate eginkizuna
ta utz ditzagun pakian:
ipotxak beti behar ditugu
munstroak dauden tokian. (bis)

Loidisaletxe:
Gauzak horrela izaten dira
ta hori ez da arraro
horretan danok murgil gaitezen
ahal baldin bada zeharo.
Jende xeherik ez dan tokian
gainontzekoak akabo!
Txikirik inun ez baldin bado
haundik izateik ez dago. (bis)

J. Sorozabal:
Ta denei esker bertsolaritzak
dauka daukan arrakasta;
segi dezagun kantari gogor
batzuk esan arren basta!
Gainera azaldu behar ditugu
gure indarra eta kasta:
segi kantari segi bertsotan
bide onean goaz ta! (bis)

Loidisaletxe:
Jendea hemen ezingo degu
luzaroan goakaitu
gainontzekoan jende gehiagok
ere kanta behar baitu.
Honenbestean gure saioa
beharko degu amaitu
baina euts dezaiogun bertsoari
horrela biltzen bagaitu. (bis)