Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2005-05-06 Lezo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2005-05-06 Lezo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina:
Jada ez du bagoirik
euskararen trenak; (bis)
batzun akatsak dira
oso nabarmenak
ta hortik sortzen dira
nere ardura denak:
nola ba aprobatu
ikasle alenak
euskera Iturgaitzekin
ikasi zutenak! (bis)
A. Arzallus:
Noraino joan zera
laguna noraino! (bis)
Lanean dabiltz maisu
eta andereño;
gainera jartzen dute
nahikoa enpeino
ta ni ez naiz arduratzen
horrekintxe, joño;
hobe gaizki ikasi
ez ikasi baino! (bis)
S. Colina:
Ba nik zigortu ohi dut
horrelako prenda; (bis)
denek akatsez lepo
daukate agenda
euskeraren katea
baitago etenda
ikasleak dabiltza
onetik ertenda.
Gaizki ikasten dena
galdu egiten da. (bis)
A. Arzallus:
"Ni Hodei izena dut"
ipintzen du hola; (bis)
goitik behera irakurri
dut ongi kontrola:
"Ta niri gustatzen dit
pilo bat futbola
eta gehien-gehiena
aizu ba kirola";
aizu nik pentsatzen det
hori ondo dagola. (bis)
S. Colina:
Euskararen problema
ez da berriketa (bis)
eta guk nola bete
gure papeleta?
Nahiz eta denek egin
duten azterketa
orri guztiak daude
akatsez beteta
izena ere gaizki
idazten dute-eta! (bis)
A. Arzallus:
Hori dela ta txarrik
ez dizut esango. (bis)
Begira ibili naiz
hemengo ta hango;
akats gabeko hitzik
ez zan ez izango
baina egingo balute
zuzen eta ondo
aizazu guk lanikan
ez gendun izango. (bis)