Bertsos - View details   To know more about this section

2005-05-06 Lezo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-05-06 Lezo Lagun-artekoa
Gai-emailea
Gantxegi, Eñaut
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Azterketa bat egin dute ikasleen euskara maila nolakoa den jakiteko, eta emaitza nahiko kaskarrak atera dira. Zuek azterketa horiek zuzentzen ari diren bi irakasle zarete. Sustrai erabat harritzen da azterketa bakoitzarekin, ikusita zer maila dagoen; bestea, berriz, lasai ederrean ari da zuzentzen.

Description

Melody
Ai gure antzinako
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-05-06 Lezo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Jada ez du bagoirik
euskararen trenak; (bis)
batzun akatsak dira
oso nabarmenak
ta hortik sortzen dira
nere ardura denak:
nola ba aprobatu
ikasle alenak
euskera Iturgaitzekin
ikasi zutenak! (bis)

A. Arzallus:
Noraino joan zera
laguna noraino! (bis)
Lanean dabiltz maisu
eta andereño;
gainera jartzen dute
nahikoa enpeino
ta ni ez naiz arduratzen
horrekintxe, joño;
hobe gaizki ikasi
ez ikasi baino! (bis)

S. Colina:
Ba nik zigortu ohi dut
horrelako prenda; (bis)
denek akatsez lepo
daukate agenda
euskeraren katea
baitago etenda
ikasleak dabiltza
onetik ertenda.
Gaizki ikasten dena
galdu egiten da. (bis)

A. Arzallus:
"Ni Hodei izena dut"
ipintzen du hola; (bis)
goitik behera irakurri
dut ongi kontrola:
"Ta niri gustatzen dit
pilo bat futbola
eta gehien-gehiena
aizu ba kirola";
aizu nik pentsatzen det
hori ondo dagola. (bis)

S. Colina:
Euskararen problema
ez da berriketa (bis)
eta guk nola bete
gure papeleta?
Nahiz eta denek egin
duten azterketa
orri guztiak daude
akatsez beteta
izena ere gaizki
idazten dute-eta! (bis)

A. Arzallus:
Hori dela ta txarrik
ez dizut esango. (bis)
Begira ibili naiz
hemengo ta hango;
akats gabeko hitzik
ez zan ez izango
baina egingo balute
zuzen eta ondo
aizazu guk lanikan
ez gendun izango. (bis)