Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-08-07 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-08-07 Larraul Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hiritik ihesi, Larraulgo etxe adosatu horietako bat erosi zuen Jonek. Etxe aurrean baratzea jartzen ari da. Zuk, Joxe, zure baserritik ikusten duzu zertan ari den, eta gauza onik egingo ez duela eta, laguntzera joan zatzaizkio.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-08-07 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Nere ustetan aukera dezu
hain bide okerrekua.
Sinistu zazu zuri begira
egon dala hurrekua;
kalekumea baserrirako
guztia beharrekua
zu atxurrean ez zera jartzen
itxura ederrekua!

J. Maia:
Egia da bai ni ez naizela
baserritar peto-peto;
orain zu hemen zaudenez gero
moldatuko naiz hobeto.
Terreno hontan galderatxo bat
badet zuri esateko:
ze hazi mota sartu behar da
entsaladak irtetzeko?

J. Agirre:
Beharbada hemen aldatu leike
zeuk nahi dezun klasekua
zerbait gertatu baleike ere
besterikan ezekua;
tomateantzat ere hau ez da
malkarra eta sekua
baina hala ere ez da egingo
zu hainbeste luzekua.

J. Maia:
Nahiko luzea naizenez gero
hala dut erabakia:
badaukadala arbol batzuek
landatzeko aitzakia
baina ez dakit nundikan hasi
non dago nere tokia?
Jakin nahi nuke zer arboletik
irtetzen dan odolkia.

J. Agirre:
Odolkitako arbolarikan
nik sekula ez dut entzun;
pentsatzen nuen kaletar honek
zer molde edukiko zun.
Zeuk ez dakizu ikusi eta
zer pena ematen didazun!
Inork laguntzen ez ba'izu ia
goseak hil behar dezun!

J. Maia:
Goseak hiltzen hasi behar badet
alda dezadan pausua;
inolaz ere ez da argitzen
baratz hontako kasua.
Hortxe patata pixkat sartu det
ta onduan txorixua...
bi egunetan ia irtetzen dan
plater bat goxo-goxua.

J. Agirre:
Beraz txorixua izan al leike
hor lurpetikan ertena?
Pentsamentu hoiek ditun gizonak
neri ematen dit pena.
Esango dizut nere ustetan
egin behar zendukeena:
golperik iten ez baldin ba'zu
irabaziko'zu gehiena.

J. Maia:
Aholku ona eman didazu
jarraituko det jokoa
baserritarren jakinduria
ez baita nolanahikoa
ta gonbidatu egin nahi zaitut
ez zera nola-halakoa:
oilaskotxo bat daukat gordea
atzo erositakoa.