Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaia entzun eta ustekabean
nire gain hamaika kargu
herri honetan zure esana
askok bai badaramagu
baina esana ez da izana
azalduko dut ondradu:
nahiz ta buruaz beste eginak
ideiak sortzen dihardu
batenak soilik ez du balio
denenak izan behar du. (bis)
Egia esan hau da gomuta
ta hau da estuasuna!
Nire bizitza emango nukeen
hori galdera astuna;
emango al nuke daukadan dena
izana ta nortasuna?
Bueno bai baietz esaten badut
eta ez besterik suma
oraindik ere itxarongo dut
heltzea nire eguna. (bis)
Egia esan esaten badot
horrexen kontra berbarik
ez da egongo zalantza eta
begitu txarren faltarik;
baina gaztea nazenez gero
dudak daukadaz oraindik
herrian alde zer egingo dot?
Hau baino ezin dot egin nik:
neure bizitza eskainiko dot
baina oindino emon barik. (bis)