Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Autores
Paya, Xabi
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Xirinacs-ek oharra utzi zuen bere buruaz beste egin zuenean: "Herri menperatu bat ez da inoiz askatuko, bere seme-alabak beregatik bizia emateko prest ez badaude". Zelan ikusten duzu Euskal Herria, Xabier?

Descripción

Melodia
Zure eskaerak egia esan
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaia entzun eta ustekabean
nire gain hamaika kargu
herri honetan zure esana
askok bai badaramagu
baina esana ez da izana
azalduko dut ondradu:
nahiz ta buruaz beste eginak
ideiak sortzen dihardu
batenak soilik ez du balio
denenak izan behar du. (bis)

Egia esan hau da gomuta
ta hau da estuasuna!
Nire bizitza emango nukeen
hori galdera astuna;
emango al nuke daukadan dena
izana ta nortasuna?
Bueno bai baietz esaten badut
eta ez besterik suma
oraindik ere itxarongo dut
heltzea nire eguna. (bis)

Egia esan esaten badot
horrexen kontra berbarik
ez da egongo zalantza eta
begitu txarren faltarik;
baina gaztea nazenez gero
dudak daukadaz oraindik
herrian alde zer egingo dot?
Hau baino ezin dot egin nik:
neure bizitza eskainiko dot
baina oindino emon barik. (bis)