Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-10-14 Urepele [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-10-14 Urepele
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Euskal Herriak une larriak bizi ditu. Euskaldunak zatiturik daude herri bezala. Zeren inguruan bil daiteke jendea? Zer kantatzen diozue euskaldun populu osoari?

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-10-14 Urepele [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Bildu gintezke euskaran bueltan
Vianan edo Senperen;
Xalbadorrek'e bildu gaitzake
gaur bezala Urepelen
motibo eta arrazoi asko
ikusten baitira hemen.
"Populuari zer esan behar?"
galdetu duzu nabarmen
baina lehenik jakin beharko da
populu bakar bat garen. (bis)

A. Egaña: Populu hitza modan egon zen
baina "herri"k apustua
irabazi zun izanagatik
gogorra eta estua.
Zer ote degu bertsolarien
ekartze gune prestua?
Bizimodu bat apal, xumea
ahoz ahoko freskua;
bizimodu bat umil-umila
lapitz ta paperezkua.* (bis)

S. Colina: Andoni igual izan zintezke
arkitekto bat galanta
ta bi bertsotan ein zenezake
etxe-herri honen planta.
Dena ez dela horren errexa
jakin behar zenuke alta
ez dira aski atrebentzia
ta bi umiltasun tanta:
papel ta lapitz asko daukagu
idazteko mahaia falta. (bis)

A. Egaña: Gakoarekin bapo jo dezu
Colina bejondeizula!
Herri honetan zer gertatzen
ez al liteke kalkula?
Kanpokaldetik beti egurra
barrukaldetikan burla;
hala're guk geuk izanez gero
proiektu argi mardula
seguru nago lapitz ta papel
ta mahai izango degula. (bis)

S. Colina: Igual Andoni izango zara
azti ta ezti ilustre
baina kontua horrela denik
nik gaur egun ez det uste
inperioek kate motzean
estu hartzen baikaituzte
ta martxa hontan horrela joan
litezke berrogei urte
proiektu on bat duen jendea
kartzelan sartzen badute. (bis)

A. Egaña: Sustraik esana egi bidea
izan liteke zeharo;
zubirik ezak behartu gaitu
ibairik ezin igaro.
Martxa honetan etorkizunik
ezin liteke itxaro;
papel ta lapitz edota mahaiak
behin betirako akabo!
Denon artean ez baldin bada
proiekturikan ez dago. (bis)