Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-10-19 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Elortza, Igor
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Irazu memoria historikoa da, eta Lujanbio ahanztura historikoa. Irazuk esan dezala zer gogoratu behar dugun eta Lujanbiok zergatik ahazten ditugun gogoratu beharreko horiek.

Description

Air
Nere gogoa hegan dijoa
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu: Kaixo amnesia zer moduz zaude?
Aspaldiko lagun zaharra!
Zuk badakizu haundia dala
oroimenaren indarra;
lehendabiziko datu bat behintzat
dago oroitu beharra
Gerra Zibila ez zela izan
altxamendu militarra.

M. Lujanbio: Hori seguru da alde batek
bakar-bakarrik diona
beste aldeak ez dio hori
ta ez da berdin biona
autodefentsa mekanismo bat
da-ta guzti-guztiona:
jendeak ez du gogoratu nahi
lehen mina eman ziona.

J.M. Irazu: Igual oroitu nahi ez du baino
hala're ezin egon lasai
iraganetik atera leike
oraindik zenbat ikasgai
altxamenduak Jangoikoaren
laguntza ere ia ai;
Jainkoarena ez dakit baina
Elizarena behintzat bai.

M. Lujanbio: Baina batzutan hobe da lehengo
kontu zaharrak ez nahastu
nahiz ta batzuek sufritu zuten
ta besteak aberastu;
dena ahaztu zaigu memoria egin da
murriztu eta eskastu
Jainkoak ez du hitz egiten ta
Jainkoan etxeak ahaztu.

J.M. Irazu: Jainko etxea haundia eta
haunditu leike gehiago
oroimena're etorri leike
igual pixkat gerturago
konparaketan ez det sartu nahi
hala're oroitu geroago
lehenik Durango erre zutela
Gernika baino lehenago.

M. Lujanbio: Zure datuak ze zehatzak ta
zure memoria ze on!
Alperrik zabiltz nola burutan
errotuta ni neu nagon.
Erre zuten bai erre zuten bai
hura juan zan ta hor konpon;
hori jendeak oroitu balu
lege beharrik ez zegon!