Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-09-17 Lezo Lagun-artekoa 14:00 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-09-17 Lezo Lagun-artekoa 14:00
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Menditarra naiz eta gogoan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-09-17 Lezo Lagun-artekoa 14:00 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi: Bueno baino gaur heldu geranez
Lezoraino bazkarira
nola juan dan komentatzea
dagokiguna hori da
entremes onak arrai goxoa
azkenean haragira...
Nahiago nuke astelehen danak
horrelakoak balira.

I. Zubeldia: Urdaiazpiko gorri-gorria
ta patearen prexkura;
arraiak ere saltsa berdean
a ze nolako itxura!
Txanpaina eta sagardoakin
aldendu degu trixtura;
kale umeak gozatu gera
baserritaren kontura.

A. Sarriegi: Baserritarren egunarekin
jarri da nahiko enpeño
era hontako giro politik
guk ezagutu gaurdaino!
Lanetik irten eta lanera
etorriak Lezoraino
baina hemengoa nahiago det nik
han utzi dedana baino.

I. Zubeldia: Egia esan egin digute
horren harrera epela
esan nahi nuke herri honetan
pixkat harritu naizela;
mahai inguruan jarri gera ta
nolako giro itzela!
Nik uste nuen Beasaindik behera
baserritarrik ez zela.

A. Sarriegi: Badira eta ez zazu esan
zuk horren gauza baldarrik
baino hala're ez da faltako
hemen iritzi kaxkarrik;
emakumeak gutxi daudela
ez dago esan beharrik...
Baserrian lan egiten al du
gizonezkoak bakarrik?

I. Zubeldia: Baserrin lana nork egiten dun
bada zenbat tira-bira;
emakumeak askoz gehiago
azaltzea komeni da.
Aitorrek zion gutxi daudela
aldamenetik begira
baina daudenak onak ditugu
onenak baldin badira.

A.Sarriegi: Ni kaletarra nauzu jaiotzez
eta aitortzen det hala
inguru hontan sobra egotea
izan liteke normala.
Esan didate hemen gehienak
kalen aritzen dirala...
Baserrian lan egiten dunak
eskua jaso dezala.

I. Zubeldia: Baserritarrak asko daudela
hori ezin leike uka
batzuk ixilik egoten dira
eta besteak oihuka.
Herri honetan gauza batekin
bada nahikoa burruka:
aurki artzaiak jardungo dira
Superportuan txistuka.