Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-07-08 Amoroto Jaialdia
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolaris / Auteurs
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Silveira, Xabier
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Badakizue Silveira Lesakakoa dela eta han ere San Ferminak izaten direla. Nik Mañuri entzun diot lehen tabernan, saioaren aurretik Silveirari esaten tonu txarrean: " Hi gaur be etorriko hintzen atzo Lesakan ganora barik ibilita!", eta Silveirari ez zaio gustatu.

Description

Air
Haizeak bidali du
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Xabier Silveira

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira: Nik borondate asko
jartzen dut festen alde
ta bart ibili nintzen
ganorarik gabe
hona ganorarekin
heldu naiz hala're
izan nahi nukeelako
Mañukortan pare.

Mañukorta: Lesakan ibili naiz
ni neskari zirriz
eta hainbeste jente fin
ipiniak irriz...
Ni aina izatia
Silveira egarriz....
Baina hortako jaio
beharko dek berriz.

X. Silveira: Espabilatzeko zen
zure erantzuna
baina ez dut nik bakarrik
erantzunkizuna:
zu ere bart Lesakan
zenbiltzan laguna
baina ez zen neska bat
gerritik zenuna.

Mañukorta: Mañu hantxe zebilen
San Fermin jaietan
bi neska polit jator
euskaldun benetan;
laztanak emanikan
beren ezpanetan
negarrez utzi ditut
goizeko hiruretan.

X. Silveira: Zu ere oso abila
zara parrandetan
bueno parrandetan ez
gehiago nesketan.
Zuk negarrez utziak
goizeko hiruretan
penaz hilko ote ziren
hiru t'erdietan?

Mañukorta: Neska bat zan isila
bestia umila
hirurok egin gendun
guk hor trago pila
ta alkarri esaten
hizketan abila
oraintxe dijuena
izan den mutila.

X. Silveira: Barkatu zuentzat igual
da sorpresa itzela
baina Mañu jakinik
hola ibiltzen dela
entzuna nago Igor
Elortza bezela
zu ere udan aita
izango zarela.

Mañukorta: Jangoikomendikoa
beti dek zezena
edozertako baitet
behar dan ahalmena
ta neska kontu hortan
beti naiz onena
lehen ere eukiko'itut
dozenerdi dozena...