Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Xirinacs-ek oharra utzi zuen bere buruaz beste egin zuenean: "Herri menperatu bat ez da inoiz askatuko, bere seme-alabak beregatik bizia emateko prest ez badaude". Zelan ikusten duzu Euskal Herria, Peña?

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal Herria menpean dago
nagusi espainiarra
etxe askotan dago samina
malkoa eta negarra.
Euskal Herriko zeru gainean
trumoia eta danbarra
ta laino beltzek estaltzen dute
askatasunan izarra;
itxaropena degu hala ere
galtzen ez degun bakarra. (bis)

Gure etxean nausi arrotza
goiko mailara igota
gazte askotxok jipoi galantak
berekin dauzka jasota
etsai maltzurrek berea egin
bestek ez die inporta
baina benetan nik esango det
ta hartu zazue nota:
ezin gentzake horrela segi
anaiak anaien kontra. (bis)

Lehenago ere kalte haundia
daukagu hemen egina
batzuek preso bestek aberats
horrek ematen dit mina
ez litzateke horrelakorik
danok batuko bagina
eser gaitezen mahai batean
egin daigun esamina
eta ohartu España dela
gure etsairik haundina. (bis)