Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-12-25 Larrabetzu [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-12-25 Larrabetzu
Gai-emailea
Barandiaran, Gotzon
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bilboko metroko sarrera batean eskusoinua jotzen duzun kaleko musikaria zara. Debaldeko periodiko horietako batean irakurri duzu musikari bati dirutza bat eman diotela.

Description

Air
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-12-25 Larrabetzu [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ardilanazko txapel batekin
ondo estali burua
aurten inoizko hotzen baitator
kalekoentzat negua.
Ta gizon batek gaur luzatu deust
eskura periodikua:
"Zazpirehun mila euro Kepari"
zelan dagoan mundua!
Ta etorkinen kanpaina ei da
diru horren helburua.
Hemen gitxien behar dauanak
eroaten dau dirua.

Behar dauanak jaso daiala
ez al litzake hori hoba?
Periodikua irakurteko
hartu dot neure ganora.
Hainbat musiko ezberdinegaz
egingo dauz hainbat froga
Nueva Yorkera doa grabatzen
beraz etxetik kanpora.
Gero Londresen edo Parisen
ibiliko da gustora...
Ta ni betiko moduan noa
BBK-ko kajerora.

Mundu honetan inor ez dago
tentazinoetatik salbu.
Ez dakit bera aurkeztuko zan
edo ein doutsien enkargu
baina nik pozik hartuko neutsen
parean baneuko kargu
bere moduko musiko onak
ere bagarelako gu.
Nik neuk hementxe jarraituko dot
txanpon batzuekaz ondradu
diru askorik ez dogu baina
duintasuna daukagu. (bis)