Bertsos - View details To know more about this section
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Bertsoa entzun |
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Stanza name:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ardilanazko txapel batekin
ondo estali burua
aurten inoizko hotzen baitator
kalekoentzat negua.
Ta gizon batek gaur luzatu deust
eskura periodikua:
"Zazpirehun mila euro Kepari"
zelan dagoan mundua!
Ta etorkinen kanpaina ei da
diru horren helburua.
Hemen gitxien behar dauanak
eroaten dau dirua.
Behar dauanak jaso daiala
ez al litzake hori hoba?
Periodikua irakurteko
hartu dot neure ganora.
Hainbat musiko ezberdinegaz
egingo dauz hainbat froga
Nueva Yorkera doa grabatzen
beraz etxetik kanpora.
Gero Londresen edo Parisen
ibiliko da gustora...
Ta ni betiko moduan noa
BBK-ko kajerora.
Mundu honetan inor ez dago
tentazinoetatik salbu.
Ez dakit bera aurkeztuko zan
edo ein doutsien enkargu
baina nik pozik hartuko neutsen
parean baneuko kargu
bere moduko musiko onak
ere bagarelako gu.
Nik neuk hementxe jarraituko dot
txanpon batzuekaz ondradu
diru askorik ez dogu baina
duintasuna daukagu. (bis)