Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-10-30 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Barberena, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-10-30 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Auteurs
Barberena, Jon
Colina, Sustrai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Jon, eguzkia izanen zara, eta zu, Sustrai, farola.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-10-30 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Barberena, Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Kale ixkin batean
ninduten ipini
argi ditzadan heldu
gazte eta nini
baina guztiei ezin
argirik eskeini
biok baitabilkigu
nahiko zeremoni.
Irtetzen zarenean
alferrik nago ni.

J. Barberena: Ez zaite gutxietsi
oraindikan aizu!
Eta nere aurrean
ez zaite jarri zu!
Ni nauzu hori-hori
ta garretan sutsu
nere hortan baditut
hainbertzeko luxu
zuk mozkorrak eusteko
soilik balio duzu!

S. Colina: Nahiz entretenigarri
naizen mozkorrentzat
beste funtzioak dauzkat
horrela deritzat.
Beroa izan neike
eskale batentzat
aterpea ez bada
euskarri bat behintzat
etxerik ez daukaten
maiteminduentzat.

J. Barberena: Ni naiz alderdi hori
eta zeru urdin
ni naiz maiteminduen
zorion eta min
ni naiz landarearen
indar urrezko fin
ta zu berriz hor zaude
altzairutan gordin
farolaz poesia
ezin leike egin!

S. Colina: Farola baita gauza
Ohikoa, arrunta
bizi izan dituena
hamaika burruka
aguantatzen duena
mozkorra, zurruta
zu zeinen zeurekoia
ta ankerra puta
begiratu ezkero
itsutzen duzu-ta!

J. Barberena: Zenbat poesi eta
aipu eta osti!
Hitzak aldatu eta
beharko naiz busti.
Probetxuzkoa zara
altzairu ta guzti
ta estimatzen zaitut
bihotzetik noski
iluntasunean zu
baitzara eguzki.

S. Colina: Garai batean zena
naturan profeta
nola bilakatu den
farolan poeta.
Baina epeldu egin da
zure beroketa
atsaldeko seiretan
pizten naute-eta
neure kalte izan da
ordu aldaketa*.