Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-04-06 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-04-06 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Gaztelumendi, Beñat
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Memoria eginez, gogoratuko gara Txapelketa Nagusiaren finalean, BECen, ia hamalau mila entzule izan zirela. Gipuzkoako finalean, Illunben, ia bederatzi mila. Atzo jokatu zen Arabako finala, eta sekula baino jende gehiago izan zen: ia seiehun lagun.

Description

Air
Nere gogoa hegan dijoa
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-04-06 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Hamalau mila baziren BECen
final denetan nagusi
Illunben ia beatzi mila
ez zun ematen itsusi
Araban seirehun eta halere
lehen zeuzkaten markak hautsi
baina ez geratu zenbakietan
proportzioak ikusi.

A. Egaña: BEC ta Illunbeko kopuru hori
kopuru haundi-itzela
Arabak ere eskeinia du
rekor omen dan nibela
baina uste det Arabakoa
aukeran gutxitxo dela
oraindik ere sakona baita
San Adriango tunela.

B. Gaztelumendi:Tunela ez baino plazak aspaldi
ondo ditut ezagutu.
Imajinatu bertsolari bat
ta mila entzule mutu
batek bertsoa bukatu eta
frontoia txalotan urtu?
Bertsolaritza ezin delako
zenbaki bidez neurtu.

A. Sarriegi: Esaten dute Gipuzkoa dala
bertsolarien sehaska
eta Araban zazpirehun lagun
ta guk buruari hazka.
Beñatek argi asko esan du
beraz datuekin basta!
Zenbakietan ezin da neurtu
saio baten arraskata.

A. Mendiluze: Izatez ere irudimena
joaten zaigu urrutira
realidadea ez ikusteko
sarri bidea hori da.
Hemen gabiltza zenbat euskaldun
bertsozale den begira
han bertsozale ta euskaldunak
biak sortu behar dira.

A. Egaña: Kopuruetaz hitz egiteko
aukera orain heldu da.
Bertsolaritzak soil-soilik dauka
gure hizkuntzaren muga.
Hazi ta hazi komeni al den
nik'e badet nahiko duda
sarritan lehertu egiten baita
gehiegi puzten den hura.

B. Gaztelumendi: Baino Araban puzten ari da
eta horrek zer du txarrik?
BECen hamahiru mila baziren
ez dago esan beharrik.
Illunben ere zortzi milatik
geunden pasatu samarrik
baino zergatik goatzen gera
txapelketekin bakarrik?

A. Sarriegi: Urtean zehar hainbat herritan
egiten degu pasara
ta badakigu zenbat pertsona
etortzen diren plazara.
Nahiz ametsetan gezur haundiak
sinistu gure kasara
Illunbe ere ez da egia
egia gaurko plaza da.