Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2008-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Julen Zelaieta
Bertsoa entzun |
2008-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Julen Zelaieta
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus: Irakurri dut hemen
ta ez da itsusia:
metro eta larogei
nolako jauzia!
Rubia ile luzea
oso berezia...
Esaidazu ez dela
gezur bat guzia! (bis)
J. Zelaieta: Ez! ez! ez! egia da
dena sinesteko
leitu duzun gisara
ehun euro konpleto.
Zerbait egin behar nun
sakelak tarteko
jaietan gastatua
rekuperatzeko. (bis)
A. Arzallus: Beraz ibili zara
desastre antzean:
gaupasa tabernan ta
lotan baratzean.
Hain ederra zerala
diozu hitzean
deituko dizut baina
rekuperatzean. (bis)
J. Zelaieta: Ba laguna bazara
ez nazazu mindu
ba deitu zaidazu ba
ez soilik agindu.
Nahiz ta inork ez deitu
ta inork ez agindu
Juliok negozio
ederra egin du! * (bis)
A. Arzallus Ez Juliok ez dauka
negozio ederrik:
festetan saldu zuen
kondoi bat bakarrik.
Nik neuk erosi nion
ta ez jo adarrik!
Bakarra saldu eta
hura ere alperrik! (bis)
J. Zelaieta: Juliok saltzen zituen
hemengo ta hango...
Oraindikan postuan
ez al da egongo?
Bakarra ta alferrik
bainan izan klaro
nerekin hoi alferrik
ez zela izango. (bis)
San Ferminetako saioa..