Bertsos - View details   To know more about this section

2008-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-07-08 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Zelaieta, Julen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jendeak erraten du San Ferminetan anitz ligatzen dela, baina zuk, Amets, ez duzu zorterik izan. San Ferminak bukatu, eta desesperatuta egunkarian agertzen diren Relax iragarki horietako batera deitu duzu. Hara non Julen zure lagunak hartu duen telefonoa!

Description

Melody
Dama askoren engainagarri
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Julen Zelaieta

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Irakurri dut hemen
ta ez da itsusia:
metro eta larogei
nolako jauzia!
Rubia ile luzea
oso berezia...
Esaidazu ez dela
gezur bat guzia! (bis)

J. Zelaieta: Ez! ez! ez! egia da
dena sinesteko
leitu duzun gisara
ehun euro konpleto.
Zerbait egin behar nun
sakelak tarteko
jaietan gastatua
rekuperatzeko. (bis)

A. Arzallus: Beraz ibili zara
desastre antzean:
gaupasa tabernan ta
lotan baratzean.
Hain ederra zerala
diozu hitzean
deituko dizut baina
rekuperatzean. (bis)

J. Zelaieta: Ba laguna bazara
ez nazazu mindu
ba deitu zaidazu ba
ez soilik agindu.
Nahiz ta inork ez deitu
ta inork ez agindu
Juliok negozio
ederra egin du! * (bis)

A. Arzallus Ez Juliok ez dauka
negozio ederrik:
festetan saldu zuen
kondoi bat bakarrik.
Nik neuk erosi nion
ta ez jo adarrik!
Bakarra saldu eta
hura ere alperrik! (bis)

J. Zelaieta: Juliok saltzen zituen
hemengo ta hango...
Oraindikan postuan
ez al da egongo?
Bakarra ta alferrik
bainan izan klaro
nerekin hoi alferrik
ez zela izango. (bis)
San Ferminetako saioa..