Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi lagun zarete. Bakoitzak zuen bikotearekin utzi berri duzue. Zuk, Jexux Mari, uste duzu prest zaudela beste harreman bat hasteko. Zuk, Iker, denbora pasatzen utzi behar dela pentsatzen duzu.

Description

Air
Mundu honetan holako gauzak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu: Lagunarekin sei-zazpi urte
gozoentsunak pasata
ez ginan ondo konpontzen eta
azkenerako aparta.
Etorkizunak lezakeenak
barrua jarri dardarka.
Ni etsipenak ez nau ez joko
nahiz ta utzi bere marka
zaharra ahazteko modu onena
berria hastea da-ta.

I. Zubeldia: Ez dakinantzat zein gauz zaila den
hau dana entenditzea!
Ustegabean sartu ziguten
bihotz erdian iltzea.
Arriskutsua iruditzen zait
horren azkar abitzea
erreza baita maitatzea ta
maiteakin ibiltzea
baina ez da hain erreza noski
maitatua sentitzea.

J.M. Irazu: Zuk'e aukera izan zenduen
bikotean ibiltzeko
ta sensazio polit askoak
haren muxu bakoitzeko.
Hitza eman bai, amodioa
ez baita beti hitzeko
ta maitatua sentitu nahian
kontseju bat oroitzeko:
zuk'e maitatu beharko dezu
maitatua sentitzeko.

I. Zubeldia: Ustekabean heldu gintuen
maitasunan atzaparrak.
Hura utzi ta berritu ditut
aspaldiko lagun zaharrak
sozidadetan zenbait afari
puruak eta patarrak
diskoteka ta argi gorritan
gastatzen ditut indarrak.
Orain parrezka oroitzen ditut
lehen egindako negarrak.

J.M. Irazu: Orain parrezka oroitzen ditu
ta kantatu tiki-taka
aurren berritan iruditua
iyo ezin zan aldapa.
Bestera ere izan leikela
ta kontzientziai saka:
soziedade ta diskoteketan
mutilzaharren entresaka
gero etxera joandakoan
zomorrotxoa bueltaka.

I. Zubeldia: Zomorro horrek ez dit ematen
horrenbesteko ikara
azkenerako denborarekin
guztiak ohitzen baikara.
Orain bizi naiz bizi guztian
nahi izan detan erara.
Itsu-itsuan bila joatea
beti arriskutsua da.
Hala're pozik hartuko nuke
bidera irtetzen bada.