Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-08-17 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Urrutikoetxea, Urtzi
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Anjel Marik Bertsozale Elkartearen azken buletinean zutabe bat idatzi zuen bertsotan ibili den urteotan gertatu zaizkion bitxikeriez eta anekdotez. Santiago plazaren bueltan ere entzun ditugu hainbat kontu. Zer esaten dizute herri txikietan Bilbora bertsotara etortzeaz eta abarrez? Kontatu anekdota batzuk.

Description

Air
Mundu honetan holako gauzak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bilbon kantatu nuen behin baten
ez dut oroitzen egunik.
Gero galdera egin zidaten
nere herrira joanik:
"Nundikan hator?" Ta nik "Bilbotik"
egi osoa izanik.
Egia esan ez nun espero
nik halako erantzunik:
"Zer esaten dek? Bilbon kantari?
Han ba al dago euskaldunik?".

Beste batean telefonotik
nituen nobedadeak
herri hartako gazteak nunbait
hain ziran lotsagabeak.
Bertsolariak nahi zituela
herri hartako jendeak
eta baldintza ipini zidan
neri festa batzordeak:
bertsolariak lau izatea
belarritako gabeak.
Gazte nintzala han joan nintzan
behin herri txiki batera
nonbait Basarrik ibiltzen zuen
euskaldunaren jazkera.

Bi emakume hurbildu ziran
eta ipini harrera.
Haitako batek hala esan zidan
begira goitik behera:
"Galtza bakero zapatilekin...
zu bertsolaria ez zera!".