Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-04-05 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Sujet proposé
Urte asko pasatu dira azken orgasmo hura izan zenuenetik.

Description

Air
Ai zer plazera bost urten buruan I
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamasei urte bete berriak
ta mutil batekin ihes
esperientzia eza gidari
ta barne izua juez.
Kotxe batean ze deseroso
nahiz haundia gendun aurrez
berak agindu ta nik jarraitu
banuen nahikoa babes.
Baina geroztik sexuak ez dit
sortu hainbeste interes.
Hiztegietan zer den badakit
baina nere soinean ez.

Prekauziorik hartu ez eta
aritu ginen zirt ta zart...
Oroitzapenak berritu zaizkit
umeari begira bart.
Geroztik mutil haren ondoan
ni gaizki nabil erabat
erru guztia nerea omen
ta ez nindun hartu aintzat.
Baina orandik ohekide det
nahiz ta ez juzgatu ontzat.
Hanka zabalik hartzen det baina
bihotza itxita daukat.

Baina umorez segi nahi nuke
gaur Zegamako partean
bertsotan nabil nere gisara
txaloen eskaparatean
Amaia, Amaia baita barrutik
ez berarentzat kaltean
orduko hura utzi nezake
txokoan edo apartean.
Gaur orgasmo bat senti nezake
bertsoz eta bapatean
barruan zerbait sentitzen baitet
bi txapeldunen artean.