Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maialenek eta Jexux Marik marka bat dute: telebista saio bat bertan behera uztea. 1994an, Debaldeko festa programara joan ziren Igor Elortzarekin eta Unai Iturriagarekin batera. Nonbait kritika gordin samarrak egin zituzten, orduko Zuzendaritzak saioa eten eta kendu egin baitzuen. Orain aldaketa etorri da, ordea, eta berriro jarri dute Debaldeko festa saioa, eta berriro ere gonbidatu zaituztete. Zuk, Jexux Mari, aurreko aldian bezala, libre jardutea erabaki duzu; nahi duzuna esango duzu. Maialenek, ordea, bere bertsoak telebistako agintariek entzun nahiko luketenera moldatuko ditu.

Description

Air
Mutil koxkor bat bada
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entités
Euskal Telebista (ETB)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Hamabost urte pasatu dira
gehienak gure kaltean.
Amatiño zan orduan nunbait
Zuzendaritzan tartean
ta Debaldeko festa galesti
bihurtu zen bapatean.
Ordun kalea geurea dela
jarri nuen paretean
gaur'e horixe idatziko det
Patxirengana juatean. (bis)

M.Lujanbio:
Badakizute errebeldeak
ta gazte xamarrak gera
baina ez degu desaprobetxau
telebistako aukera.
Dena neurrian dena tamainan
goaz orain esatera.
Beraz kalea gurea dela
bueltaka-bueltaka zera:
azken batean Patxi Lopezek
esan duen gauza bera. (bis)

J.M. Irazu:
Bai orain berak hartu du eta
guk behar al degu lotsa?
Telebistara joan ta egin
berez geranan aitortza.
Pluraltasunan kontzeptua da
haien eskutan motz-motza
eta gainera jarri dutenez
halako filtro zorrotza
bertsolariak izan behar du
falta direnen ahotsa. (bis)

M.Lujanbio:
Berriro hemen guri begira
berriz kamara gehienak
bertsolariak kantatzen ditu
gaur eguneko problemak:
kezkatzen gaitu euskal aferak
kezkatu euskal eszenak
baina ez daudenak ez du esan nahi
nonbait preso dauzkatenak
gure Irazuk esan nahi zuen
etorri ezin dutenak. (bis)

J.M. Irazu:
Subtituloa ondo egin dezu
pentsatu dezu aurrena
baino agian papeleta zail
bat etor leike hurrena.
Haien neurrira mintzatzen zera
horrek ematen dit pena
gordez ta gordez, gordez ta gordez
lehertu leike barrena
autozentsura izaten baita
zentsurarikan txarrena. (bis)

M.Lujanbio:
Utzi itzulpenak ta esango det
zer dabilkidan buruan
zer kritikatu zertaz kejatu
badago gure munduan.
Ez zazu pentsa autozentsura
dabilkidanik ahuan
sarri alperrik da telebistan
irten ta lehertzera juan
hobe da esan euren hizkuntzan
baina ulertzeko moduan. (bis)