Bertsos - View details To know more about this section
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Irazu:
Hamabost urte pasatu dira
gehienak gure kaltean.
Amatiño zan orduan nunbait
Zuzendaritzan tartean
ta Debaldeko festa galesti
bihurtu zen bapatean.
Ordun kalea geurea dela
jarri nuen paretean
gaur'e horixe idatziko det
Patxirengana juatean. (bis)
M.Lujanbio:
Badakizute errebeldeak
ta gazte xamarrak gera
baina ez degu desaprobetxau
telebistako aukera.
Dena neurrian dena tamainan
goaz orain esatera.
Beraz kalea gurea dela
bueltaka-bueltaka zera:
azken batean Patxi Lopezek
esan duen gauza bera. (bis)
J.M. Irazu:
Bai orain berak hartu du eta
guk behar al degu lotsa?
Telebistara joan ta egin
berez geranan aitortza.
Pluraltasunan kontzeptua da
haien eskutan motz-motza
eta gainera jarri dutenez
halako filtro zorrotza
bertsolariak izan behar du
falta direnen ahotsa. (bis)
M.Lujanbio:
Berriro hemen guri begira
berriz kamara gehienak
bertsolariak kantatzen ditu
gaur eguneko problemak:
kezkatzen gaitu euskal aferak
kezkatu euskal eszenak
baina ez daudenak ez du esan nahi
nonbait preso dauzkatenak
gure Irazuk esan nahi zuen
etorri ezin dutenak. (bis)
J.M. Irazu:
Subtituloa ondo egin dezu
pentsatu dezu aurrena
baino agian papeleta zail
bat etor leike hurrena.
Haien neurrira mintzatzen zera
horrek ematen dit pena
gordez ta gordez, gordez ta gordez
lehertu leike barrena
autozentsura izaten baita
zentsurarikan txarrena. (bis)
M.Lujanbio:
Utzi itzulpenak ta esango det
zer dabilkidan buruan
zer kritikatu zertaz kejatu
badago gure munduan.
Ez zazu pentsa autozentsura
dabilkidanik ahuan
sarri alperrik da telebistan
irten ta lehertzera juan
hobe da esan euren hizkuntzan
baina ulertzeko moduan. (bis)