Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-04-17 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-04-17 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Arzallus, Maddalen
Egaña, Andoni
Estiballes, Arkaitz
Gaztelumendi, Beñat
Lizaso, Sebastian
Exercice
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé
Euskal Herriak garai desberdinak ezagutu ditu, eta beti egon da bertsolaria hor, beti izan da bertsolaria garai bakoitzean eta garai bakoitzari kantatzeko. Orain, badirudi Euskal Herria garai berri batera sartzera doala; politikoki nobedade handiak datoz, gizartea ere aldatzen ari da. Zer funtzio dauka bertsolariak Euskal Herri honetan? Zer da bertsolari izatea Euskal Herri honetan?

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-04-17 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Doinua: HAIZE HEGOAK HURBILTZEN DITU

A.Estiballes:
Jonek esan du badatorrela
aldaketa nabarmena.
Horrek ez digu ezer konpontzen
hori da hemen txarrena.
Bertsolariak funtzio bera
izan behar du hurrena:
beldurrik gabe beti esatea
berak pentsatzen duena. (bis)

A.Egaña:
Nahiz podererik zail dan aldatzen
gure hitzarekin jota
bohemiari eutsi beharko
ez baldin badu inporta.
Bertsolariak bere gain badu
hamaika funtzio mota...
Bide ertzean jarri ta handik
harri txintxar batzuk bota.(bis)

S.Lizaso:
Mundualdi hau aldatzen doa
uka ez leiken aitortza
nahiz ta mudantza batzuentzako
gerta litekeen mingotsa.
Bertsolariak zer toki daukan?
Horra sententzi zorrotza:
bertsolariak izan behar du
herri xehearen ahotsa. (bis)

A.Arzallus:
Ta batzutan da ipar haizea
beste batzutan kresala
mendirik ezin dut nik mugitu
ezta itsaso zabala
olaturik'e ez da sortuko
nik bertso bat bota ahala
baina tanta bat hor utziko dut
nahi duenak har dezala. (bis)

B.Gaztelumendi:
Nahiz gure tanta sarritan izan
beste batzuen islada
bertsolaria beste zerbaiten
ordezkaria al da ba?
Gure lana da gure usteak
ekartzea oholtzara
ta kantatua digeritzea
hori ja zuen lana da. (bis)

M.Arzallus:
Bertso sinple bat kantatzeko da
mila forma mila modu
batzutan dena nahastuko du
eta besteetan konpondu.
Bertsolaria bertsolari da
berdin da nun ta ze ordu.
Inork entzun nahi duen artean
funtzio bat izango du.

Doinua: ZERU ALTUAN ZEGOEN JAUNAK

A.Estiballes:
Aldaketarik Gobernu honek
niretzako dakar nekez
baina zeozer aldatuko da
hauen bertsoak entzunez.
Andonik behintzat bidea bete
nahi zien harri txintxarrez...
Lehenengo aldiz ikusi dut nik
harriak botatzeko prest.

A.Egaña:
Herri xeheak izan behar du
gure txingar gure brasa
herri xeheak ur irakina
eta ur horren arnasa.
Intelektualki komeni ordea
apartexioko traza
baño marian egote hori
beti ez da hain erraza.

S.Lizaso:
Oraingo martxan herriarentzat
zer etorkizun goibela
modan baitaude paktoak eta
sinatutako papela.
Iruditzen zait bertsolaritza
oraindik premizko dela
erakusteko oraindik ere
hitzak balio duela.

A.Arzallus:
Ta esperantza Ametsen tanta
ikusirikan mudantza
ta esperantzak esperoa du
beroa baina garratza
ta esperantzak arantza bat du
larrosa baten arantza...
Espabilatzen hasiko garen
hortan daukat esperantza.

B.Gaztelumendi:
Beraz norbaiti aurreratzeko
behar diogu erregu
baino hogeita hamar urteetan
hemen hainbeste ernegu!
Orain hitz egin gero hitz egin
eta nora gera heldu?
Lehendikan ere gure herrian
gehiegi hitz egin degu.

M.Arzallus:
Orain ez nabil oso seguru
burua daukat bueltaka
buruzagitza berria dator
zaharrak egin du hanka.
Bertsolaria izatea da
astakeria galanta
igual oraingo lehendakaria
bertsotan hasiko da-ta!