Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-07-04 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Izeta, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Sukia, Xabier
Sujet proposé
Bizilagunak zarete joan den hogeita hamar urtean. Zu, Xabier, sekula ez zara joan Ametsen etxera, sekula ez da gertatu. Amets, berriz, noiznahi azaltzen zaizu, gaur olioa dela, bihar gatza, hurrena esnea... Eta etxera sartzen zaizunean, egonalditxo bat egiten du; gaur arratsaldeko hiruretan sartu da, zortziak dira, eta ez dela joaten; eta jada ez dakizu nola bidali ere.

Description

Air
Praixku Galtzazarreta B
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X.Sukia:
Egunero zabiltza
etxean barrena
gatzarena ez bada
azukrearena.
Oain zerbeza eskatu
ein dezu onena
oaintxe zabaltzen dute
azpiko taberna.

A.Arzallus:
Baina ez det gozatzen
azpiko tabernan.
Hirutan etorrita
konpainia eman.
Aizu! Beatziak dira
gosia aukeran
ez dezu ba edukiko
zeozer neveran?

X.Sukia:
Nevera hutsa dago
heldu da unia:
zuk jan dezunarekin
a ze hutsunia!
Beti eske ta eske
ez zera xumia.
Ez zera ba izango
apaizan semia?

A.Arzallus:
Ez ba ni ez naiz goiko
hortik eroria
nere aita beste bat zan
ze kategoria!
Izena Antonio zun
ama Bitoria
kontatuko al dizut
haren historia?

X.Sukia:
Ez, ez, ez, ez, kontatu
gehio hor ez mantendu!
Altxa sofatik eta
nigandik urrundu!
Etxen sartu ta ezin
gainetikan kendu!
Zuri zeoze esatiak
bildurra ematen du!

A.Arzallus:
Oraindik itxoin pixkat
kontu hoiek laga.
Ia hamarrak dira
jo telebistara.
Goenkale oraintxe
hasiko da hara!
Komentatuta askoz
politagua da.

X.Sukia:
Goenkalei begira
hau tipo mardula!
Ni loaliak hiltzen
ezin disimula.
Oain Goenkale ikusten
ein didazu burla
zerorrek egin behar
zendun pelikula!

A.Arzallus:
Aizu baina esango det
zer zan nahi nun hura:
badakizu aspaldin
daukat kalentura
nahi det gatza, batxuia
tipula buruba
hoietatik zeozer
eukiko duzu ba?

X.Sukia:
Badaukat tipula bai
gatza eta dana
gure aitonak baratzan
egiten du lana
denetarikan daukat
ta hortxe dedana
pazientzia da orain
bukatu zaidana!

A.Arzallus:
Bueno ba bukatuko
degu orain bertan
sakarina ere behar det
zeren nago dietan
baina ez eman orain
bihar goizez bueltan
etorriko naiz eta
zazpi t'erdietan.