Bertsos - View details To know more about this section
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia
Bertsoa entzun |
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X.Sukia:
Egunero zabiltza
etxean barrena
gatzarena ez bada
azukrearena.
Oain zerbeza eskatu
ein dezu onena
oaintxe zabaltzen dute
azpiko taberna.
A.Arzallus:
Baina ez det gozatzen
azpiko tabernan.
Hirutan etorrita
konpainia eman.
Aizu! Beatziak dira
gosia aukeran
ez dezu ba edukiko
zeozer neveran?
X.Sukia:
Nevera hutsa dago
heldu da unia:
zuk jan dezunarekin
a ze hutsunia!
Beti eske ta eske
ez zera xumia.
Ez zera ba izango
apaizan semia?
A.Arzallus:
Ez ba ni ez naiz goiko
hortik eroria
nere aita beste bat zan
ze kategoria!
Izena Antonio zun
ama Bitoria
kontatuko al dizut
haren historia?
X.Sukia:
Ez, ez, ez, ez, kontatu
gehio hor ez mantendu!
Altxa sofatik eta
nigandik urrundu!
Etxen sartu ta ezin
gainetikan kendu!
Zuri zeoze esatiak
bildurra ematen du!
A.Arzallus:
Oraindik itxoin pixkat
kontu hoiek laga.
Ia hamarrak dira
jo telebistara.
Goenkale oraintxe
hasiko da hara!
Komentatuta askoz
politagua da.
X.Sukia:
Goenkalei begira
hau tipo mardula!
Ni loaliak hiltzen
ezin disimula.
Oain Goenkale ikusten
ein didazu burla
zerorrek egin behar
zendun pelikula!
A.Arzallus:
Aizu baina esango det
zer zan nahi nun hura:
badakizu aspaldin
daukat kalentura
nahi det gatza, batxuia
tipula buruba
hoietatik zeozer
eukiko duzu ba?
X.Sukia:
Badaukat tipula bai
gatza eta dana
gure aitonak baratzan
egiten du lana
denetarikan daukat
ta hortxe dedana
pazientzia da orain
bukatu zaidana!
A.Arzallus:
Bueno ba bukatuko
degu orain bertan
sakarina ere behar det
zeren nago dietan
baina ez eman orain
bihar goizez bueltan
etorriko naiz eta
zazpi t'erdietan.