Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Erika Lagoma

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-03-08 Berriz Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Onintza
Lagoma, Erika
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuen gizonek edo senarrek kamioilari moduan egiten dute lan, eta denboraldi luzeak ematen dituzte etxetik kanpo. Hori dela eta, kanpora doazen bakoitzean Erikaren etxean batzen zarete biok, eurak bueltan etorri arte. Gaur goizean, ohe berean esnatu zarete.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Erika Lagoma

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita:
Ai ama! Ene ama
zetan hasi garen!
Paperak galtzen goaz
ganera nabarmen
baina behingoatik
probatu dot hemen
bizarbako mosuak
ze gozoak diren! (bis)

E.Lagoma:
Zerua ireki omen
zaizu ba gaur bertan
ta nik senarra ikusi
nahi nuke ja bueltan
benetan harrituta
nago-ta penetan
nik maite zaitut baina
ez modu honetan. (bis)

On. Enbeita:
Gaba batean gara
biok hemen urtu
ez nekien zer egin
itxi edo gurtu.
Ez deutsut gura hemen
ezer erregutu
baina ez dakit berandu
ez zaren damutu. (bis)

E.Lagoma:
Ez naiz damutzen baina
ez dauka segida
behin gertatu den arren
ahaztu nahi dut tira!
Nahiago dut lagunen
egizko dizdira:
maitale denak ti-ta
desagertzen dira. (bis)

On. Enbeita:
Tragika jarri zara
holan bapatean
atzoko pasinoa
pasau jakunean.
Ni desagertu neike
goizero aidean
baina bueltatuko naz
zeuk nahi dozunean. (bis)

E.Lagoma:
Nere ondoan nahi zaitut
ta beti laguna
harrigarri izan da
geronen jarduna.
Baina nik galdera bat
dut ta da eguna:
Onintza zer da nigan
maitatzen duzuna? (bis)

On. Enbeita:
Ni ez nago seguru
zer dan maitatzea
baina gaur maitatu dot
zugaz esnatzea
senarraren lekuan
kolpetik jartzea
ta maitatu dot zure
bozina jotzea. (bis)

E.Lagoma:
Bozina jotzeko gaur
izan dut aukera
nahiz ta maitatzen dudan
gaur zure hizkera.
Senarra maite duzu
hori da afera
eta ez dut izan nahi
bigarren platera. (bis)