Bertsos - View details To know more about this section
2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Erika Lagoma
Bertsoa entzun |
2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Erika Lagoma
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
On. Enbeita:
Ai ama! Ene ama
zetan hasi garen!
Paperak galtzen goaz
ganera nabarmen
baina behingoatik
probatu dot hemen
bizarbako mosuak
ze gozoak diren! (bis)
E.Lagoma:
Zerua ireki omen
zaizu ba gaur bertan
ta nik senarra ikusi
nahi nuke ja bueltan
benetan harrituta
nago-ta penetan
nik maite zaitut baina
ez modu honetan. (bis)
On. Enbeita:
Gaba batean gara
biok hemen urtu
ez nekien zer egin
itxi edo gurtu.
Ez deutsut gura hemen
ezer erregutu
baina ez dakit berandu
ez zaren damutu. (bis)
E.Lagoma:
Ez naiz damutzen baina
ez dauka segida
behin gertatu den arren
ahaztu nahi dut tira!
Nahiago dut lagunen
egizko dizdira:
maitale denak ti-ta
desagertzen dira. (bis)
On. Enbeita:
Tragika jarri zara
holan bapatean
atzoko pasinoa
pasau jakunean.
Ni desagertu neike
goizero aidean
baina bueltatuko naz
zeuk nahi dozunean. (bis)
E.Lagoma:
Nere ondoan nahi zaitut
ta beti laguna
harrigarri izan da
geronen jarduna.
Baina nik galdera bat
dut ta da eguna:
Onintza zer da nigan
maitatzen duzuna? (bis)
On. Enbeita:
Ni ez nago seguru
zer dan maitatzea
baina gaur maitatu dot
zugaz esnatzea
senarraren lekuan
kolpetik jartzea
ta maitatu dot zure
bozina jotzea. (bis)
E.Lagoma:
Bozina jotzeko gaur
izan dut aukera
nahiz ta maitatzen dudan
gaur zure hizkera.
Senarra maite duzu
hori da afera
eta ez dut izan nahi
bigarren platera. (bis)