Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-02-21 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Berriro ere ilusioa piztu da Euskal Herrian. Kanpora eta kanpokoei hainbeste begira egon gabe, oraingoan bai, asmatuko al dugu?

Description

Air
Sorlekua utziz geroz
Nom de la strophe
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:

Zenbaitentzat berria da
beste zenbaitentzat zaharra
batzuntzat hala besteentzat
ez liteke izan txarra.
Nahiz agorero eta ezkorrak
hor dabiltzan barra-barra
gu euskaldunoi esperantza da
geratzen zaigun indarra.


A. Agirreazaldegi:

Egizkoa izango den
sekula ez da jakiten
esperantzaren indarra
borborka dut irakiten
seguru nago gaitezkeela
zulo honetatik irten
asmatu ezkero kanpoko gezi
zorrotzei ez kasu egiten.


A. Egaña:

Gezi tiratzaile hoiek
suma genitzake estu
euskal gizartea bada
horren heldu horren prestu.
Etorkizuna orain jarri da
gizarte zibilan esku
nere iritziz prozesu honek
atzera bueltarik ez du.


A. Agirreazaldegi:

Saiakera bat, bi, hiru
eta laugarrena bueltan
baina eroso ez al gaude
gu azken hamarkadetan
etxean edo antzokietan
eserita silloietan?
Herriko plazan bildu beharko da
igande arratsaldeetan.


A. Egaña:

Eta gizartea ehundu
bileratikan harago
elkarrekin egin hainbat
lan, festagune ta trago
burua beti amets eginez
baina lurrean bi zango.
Gu oso baikor ai gera baina
errexa ez da izango.


A. Agirreazaldegi:

"Konponbidea nahi dugu"
nahiz maiz hala egin hitza
krisian ikusten ditut
gizartea, herrigintza.
Zai egon gabe geuk egitea
hori da lehen premisa
herri bat izan nahi baldin badeu
joka’zagun herri gisa.